
2008-07-21 | 19:58:20
Langile bat hil da Pasaiako Portuan
50 urteko gizonezkoa zortzi metroko alturatik erori da
Langile bat hil da gaur Portuan, 14:30ean. Zamakona enpresaren dikean lanean ari zela, zortzi metroko alturatik erori da.
Dirudienez, langileak dikea konpontzen ari ziren, eta hildakoa lankide batekin zegoen. Hildakoa diketik irten da zonalde bateko lanak ikustera eta orduan izan da ezbeharra. Baranda bat zegoen zonalde batetik igaro da, eta igogailu batera igotzen saiatu da. Plataforma mugikor horretara igotzen hasi denean, heldu duen babeskiak huts egin dio eta zortzi metrotik behera erori da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.