
2008-07-21 | 20:09:34
Istiluak izan dira txupinazoaren aurretik
18:50ak inguruan, txupinazoa izan aurretik, istiluak izan dira Herriko Enparantzan udaltzainen eta herritarren artean. Izan ere, zenbait pertsona udaletxeko balkoian herrian azken hilabeteetan izan diren gazteen atxiloketen kontrako pankarta jarri nahi zuten. Udaltzaingoak pankarta jarri nahi zutenei aurre egin die, pankarta jartzea eragotziz. Hala ere, udaletxeko balkoian zeudenei pankarta gora bota diete, eta azkenean aldarrikapen pankarta jartzea lortu dute. Herritarrek, udaltzainek izandako jarreraren kontra protesta egin dute, hauen kontrako mezuekin.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.