
2008-07-22 | 15:54:47
Elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek, atzoko lan istripua salatzeko
Langile bat hil zen atzo portuan; zortzi egunetan Euskal Herrian lan istripuetan hil den seigarren langilea da
Astebetean sei, eta azkena Pasaiako Zamakona ontzioletan. atzo arratsaldean M.M.B. 50 urteko langilea hil zen, zortzi metrotik erorita, ontziolako ur gaineko dike bat konpontzen ari zela. Resining, Felipe, Gomez y Otros galdaragintza enpresarentzako lan egiten zuen zendutako langileak. Atzokoa zortzi egunetan Euskal Herrian lan istripuetan hil den seigarren langilea da. Aurten jada 54 dira hildakoak. Osalan Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera, langileak dikearen kanpoko alde bat aztertu behar zuen. Plataforma altxatzaile batera pasatzen ari zela babes elementu bati heldu zion, baina babes elementuak huts egin zuen eta langilea zortzi metrotik behera erori eta hil egin zen. Sindikatuek heriotza salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte biharko. ELAk, 11:00etarako deitu du elkarretaratzea, Zamakona ontziolaren parean, eta LABek 12:00etarako, Donibaneko sarreran dagoen biribilgunean, 'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.