
2008-09-02 | 11:37:06
Xabier Portugal Arteaga hil da
Xabier Portugal Arteaga zendu da, gaixotasun baten ondorioz. Bere aldeko hileta elizkizuna bihar da, 19:30ean, Antxoko San Fermin parrokian. Aurretik, Errenteria-Oreretako Zentolen hilerrian erraustuko dute. Portugal oso ezaguna zen, bai bere herriaren alde egin zuen lanagatik baita kultur arloko beste lanengatik ere. Pasaiako alkate izan zen 1987 eta 1995 artean, HBrekin. Aurretik Kultura zinegotzi ere izandakoa zen Udaletxean.Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendari gisa ere jardun zuen. Zinema kritikoa ere bazen, eta jazzalea. Aurtengo otsailean "Pasaia 1931-1939. Zanpatuen Oroimina" liburua argitaratu zuen; bertan Pasaiako gerra garaiko gertaerak biltzen zituen. Dolu-eguna eta ikurrinak masta erdian Pasaiako Udalak, herriko alkate izan zen Xabier Portugalen omenez dolu-eguna izendatu du gaurkoa eta ikurrinak masta erdian jarri. Prentsa ohar bidez, Maider Ziganda alkateak "herri honen alde egindako lana" eskertu nahi izan dio Portugali, eta bide batez "bere lagunei eta senideei doluminak" helarazi dizkiei. "Pasaiako alkate eta zinegotzia izateaz gain, gure herriko bizitza soziokulturalaren bultzatzailea handia izan da. Herria sentitzen zuen eta beragatik lan eskerga egin du. Ziru naiz egindakoa ez dela alferrikakoa izango eta berak amesten zuen herriaren alde nire lana jarriko dut. Denon artean lortuko dugu" esan du Zigandak prentsa ohar bidez.
Susana Portugal | 2008-09-05
Eskerrak eman nahi dizuegu jasotako maitasun uholdeagatik. Mila esker
Anjel | 2008-09-04
Xabier, Lizeoan zure falta sumatzen hasiak ginen, bainan tarteka elkar ikusten genuen... Atzo, ordea, hutsune handia sumatu genuen. Ez ditugu ahaztuko zure humorea, patxada, lanerako prestutasuna, egitasmo berriei heltzeko ausardia eta, nola ez, baita zure ingurukoak lanean jartzeko zenuen gaitasuna. Eskerrik asko mailakide bezala igarotako urteak. Musu handi bana etxekoei.
2008-09-03
Mila esker xabier herri honengatik egin duzun guztiagatik, beti gurekin
2008-09-02
2008-09-02
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.