Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-09-05 | 13:57:27

Azpiegiturak

Udala: «Aldundia kea saltzen ari da»

Azpiegiturak›› Jaizkibelen egin nahi dituzten tunelen eta kanpo kaiaren egitasmoa onartu gabe daudela gogorarazi du

Udalak salatu du Aldundiak aste honetan adierazitako Jaizkibelgo tunelen egitasmoaren inguruko informaziorik ez duela jaso: «Dakigun bakarra, prentsa bidez jaso ahal izan duguna da». Hala eman du jakitera Haritz Salaberria alkateak udaletxean egindako prentsaurrekoan. Aldundiak adierazi du kanpo kaiari irteera emango dioten bi tunel eraikiko dituela Jaizkibel zeharkatuz. «Hau al da Aldundiak hainbestetan esan duen elkarlana portuaren eta Pasaiaren biziberritzeari dagokionean? Ez dugu uste. Udalen eta gizartearen gainetik erabaki oso interesatuak jarri nahi dituzte, udalen eskumenak errespetatu gabe», esan du alkateak Aldundiaren jarrera kritikatuz.

Udalak salatu du Aldundiak aste honetan adierazitako Jaizkibelgo tunelen egitasmoaren inguruko informaziorik ez duela jaso: «Dakigun bakarra, prentsa bidez jaso ahal izan duguna da». Hala eman du jakitera Haritz Salaberria alkateak udaletxean egindako prentsaurrekoan. Aldundiak adierazi du kanpo kaiari irteera emango dioten bi tunel eraikiko dituela Jaizkibel zeharkatuz. «Hau al da Aldundiak hainbestetan esan duen elkarlana portuaren eta Pasaiaren biziberritzeari dagokionean? Ez dugu uste. Udalen eta gizartearen gainetik erabaki oso interesatuak jarri nahi dituzte, udalen eskumenak errespetatu gabe», esan du alkateak Aldundiaren jarrera kritikatuz.
Salaberriak gogorarazi du tunelen eta kanpo kaiaren proiektuak ez daudela onartuak, Aldundia «kea saltzen» ari dela azpimarratuz. Alkatearen esanetan, «eztabaida saihesteko modu bat besterik ez da» tunelen eta kanpo kaiaren egitasmoa Aldundiak «onartutzat ematea»: «Ez dago onartua. Ez da egia, eta esan nahi dugu, egitasmoa onartua dagoen arte eztabaidatu daitekeela». Kanpo Kaiaren eta aipatutako tunelen inguruko eztabaida egin dadin bideak jarriko dituela gaineratu du Udalak , eta zehaztu Portuko Agintaritzak, Aldundiak eta «gainerako alderdiek eztabaidatzeko interes gutxi» dutela.
Eskaerak
Udala jasaten ari den «informazio falta» dela eta, hainbat eskaera egingo dizkio Aldundiari: alde batetik, hilaren 29an Ahaldun Nagusiarekin duen hitzorduan jarrera alda dezan eskatuko dio, baita publikoki azalpenak eman ditzan ere. Horrez gain, kanpo kaiaren inguruko «informazioan gardentasuna» nahi duela ere bai.
Hein berean, Salaberriak adierazi du tunelen egitasmoak ez duela zentzurik kanpo kaiaren egitasmoarekin lotu gabe: «Aldundiaren eta Portu Agintaritzaren diskurtsoa etengabea da, esanez, Pasaia biziberritzeko ezinbestekoa dela kanpo portua. Hori gezurra dela behin baino gehiagotan esan dugu, eta orain ikusten ari gara guk lehenagotik esandakoa betetzen ari dela». Ildo horri jarraikiz, alkateak zehaztu du kanpo kaia egiteak «eskualdea itoko lukeela, baita Lezo ere»: «Tunelak eraikitzeko egunero 4.000 ibilgailu pasatuko dira gure errepideetatik».
Garapen eredua
Aldundiak aurkezten duen garapen eredua ez datorrela bat Lezoko Hirigintza Planean jasotzen ari direnarekin nabarmendu du: tunelak eraiki nahi dituzten lekuan, korridore ekologiko bat eta landa garapen eremu bat egiteko proiektuak baitaude.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa