
2008-10-10 | 15:43:08
Aldundiak Pasaiako birgaitzeri 14 milioi euro bideratzea lortu duela dio EBk
Akordioak Kudeaketa Aurrekontu Bereziaren negoziazioan hitzartu dituztela esna dute
Aldundiak "Pasaitarren bizi kalitatea hobetzea suposatuko duten proiektuetara" 14 milioi euro bideratzea lortu dutela jakinarazteko agertu dira gaur eguerdian prentsaurrera alderdi horretako batzarkide Arantza Gonzalez eta alderdi bereko zinegotzi pasaitarra Xabier Pombo. Esan dutenez, ondokoak dira Aldundiak finantzatuko dituen proiektuak: Errenteria Kalea eta Ulia etorbidea lotuko dituen igogailua; Donibaneko Zaharren egoitza; Ondartxoko pasealekuaren urbanizazioa; Molinoako errekaren ibarraren urbanizazio lanak; Andonaegi, Ulia etorbidea eta Azkuene kaleen urbanizazioa; Arrauna eta piraguismo kluben birkokapena; Buenavista eta Herrera arteko bidegorria; N-1aren urbanizazioaren II. Fasea.
galder dudea | 2008-10-10
madrazo, arantza gonzalez, ....eb?? zeintzuk dira hoiek??
ion | 2008-10-10
bai, halaxe da. Umorezko antzerkiaren jardunaldiaren "TELONEROAK" dira. La extraña pareja dute izena.Ezagutzen ditut eta son la monda.
rikardo arrillaga | 2008-10-10
Hau umorezko antzerkiaren jardunaldiaren barruko ekitaldi bat da, ezta?
Torreatzekua | 2008-10-10
Baina nor zarete pasaitarrok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea lapurtzeko. Ez dute lotsarik, pasaitarrek hauteskundeetan eman ez zieten ardura kanpotik hartu nahian. Zoazte zuen etxera, bertan hobeto moldatuko zarete eta politikan baino eta utzi pakean pasaitarren erabakitzeko eskubidea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.