Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko uztailak 6, Igandea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Oarsoaldea

2008-07-04 | 13:49:02

Bakailao Pintxoen Aste Nagusia egingo dute lehen aldiz astelehenetik aurrera

Errenteria-Oreretako tabernariek ekimen aintzindaria jarriko dute martxan datorren astean: Bakailao Pintxoen Aste Nagusia. Herriko hamaika tabernek parte hartuko dute ekimenan, eta bakoitzak pintxo bana egingo du bakailaoa oinarritzat hartuta. Astelehenetik hilaren 13ra arteko astean parte hartuko duten tabernen zerrenda honako hau da: Maite; Aikar ; Leku Zaharra; Kasikesi; Juli; La Cepa; Zuketz; Batzoki; Txikote; Buxan eta Lapiko.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-07-04 | 13:11:11

Manuel Intxauspe 'Txoko' presoa herrira ekarriko dute gaur

Bere aitaren hileta elizkizunetan izango da

Manuel Intxauspe 'Txoko' presoa herrira ekarriko dute gaur, bere aita Manuelen hileta elizkizunetan egon dadin. Atzo hil zen Intxausperen aita. Txoko joan den azaroaren bukaeraz geroztik dago preso, 18/98 auzia dela eta. Abenduaren erdikaldean eman zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak: bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Intxausperi, "erakunde terroristarekin kolaboratzea" egotzita.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-07-03 | 17:50:14

Dena prest dago Antxon sanferminetarako

Bihar, 20:00etan. Orduan hasiko dira Antxon sanferminak. Herrian gaur buru belarri dabiltza lanean, biharko dena prest egon dadin. Ferianteak, tabernariak, txosnetan... mugimendurik ez da falta. Bihar hasi eta asteartea bitartean jaiak ez du etenik izango Antxon; kontzertuak egunero, konpartsak, danborradak, desfileak..., jai egiratarau oparoa prestatu du dataozen egunetarako barrutiko Jai Batzordeak.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-07-03 | 17:20:12

Asteazkenean hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon ikertzeko» eskatu du UGT sindikatuak

Gertakaria lan istriputzat jo du, eta aurten jada 39 hildako izan direla azpimarratu du

Asteazken goizean Pasaiako Portuan hilda agerturiko marinelaren heriotza «sakon argitzeko» eskatu du Pilar Collantesek, Euskadiko UGT sindikatuko Lan Osasunaren Arloko buruak, atzo komunikabideetara bidalitako ohar baten bitartez. Portugalgo 42 urteko marinelaren gorpua asteazken goizean atzeman zuten Trintxerpen, 08:00ak aldera. Antza, Nathalie Chantal II itsasontziko marinela goizaldean ontzira itzultzean izan zen gertakaria. Antza denez, itsasontzira igotzen ari zela, orekari ezin izan zion eutsi eta uretara erori zen. Ontzian lotan zeuden lankideak ez ziren gertatutakoaz ohartu, eta marinela bertan ito zen. Euskadiko UGT sindikatuak lan istriputzat jo du gertakaria, eta gogora ekarri du aurten dagoeneko 39 langile zendu direla lan istripuetan. Guardia Zibila asteazkenean bertan hasi zen ikertzen gertaturikoa, zer gertatu zen argitze aldera. Nathalie Chantal II itsasontzia igandetik dago Trintxerpen. Frantziako bandera du, baina Kantabriako armadoreena da.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-07-03 | 12:21:59

Larunbaterako manifestaziorako deia egin du gazte mugimenduak

Aste honetako atxiloketak eta espetxeratzeak salatuko dituzte

Larunbatean Errenteria-Oreretan manifestaziorako deia egin du gazte mugimenduak, aste honetako atxiloketa eta espetxeratzeen kontra,"euren testigua hartu eta eserleku hauetatik Euskal Herriaren alde lanean jarraituko dugun gazte belaunaldi berriak gaude". Manifestazioa 18:30ean abiatuko da Zumarditik. LABek ere bat egin du deialdiarekin eta herritarrei "manifestazioan parte hartzeko deia" luzatu die. Atzo gauerdi inguruan, aldiz, iritsi zen Imanol Sagarzazu etxera. Lehenengo ongietorria eta aurreskua Errenteria-Oreretan eskaini zizkioten eta gero, Oiartzunen lagunen ongietorria jaso zuen. Berarekin batera, Madrilera joandako senide eta lagunak iritsi ziren, baita espetxeratu dituzten zazpi gazteen senide eta lagunak ere.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-07-02 | 15:09:51

Zazpi gazte espetxeratu ditu Grande Marlaskak

Imanol Sagarzazu 6.000 euroko bermearekin aske utzi du

Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Oinatz Arbelaitz, Alain Luna, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro eta Iker Zabala espetxean sartu ditu Fernando Grande Marlaskak, baldintzarik gabe. Imanol Sagarzazu, berriz, 6.000 euroko bermearekin aske utzi du. Gaur, 20:00etan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen atxiloketen aurrean protesta egiteko mobilizazioak egingo dituzte.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-07-02 | 14:01:57

Fiskalak kartzela zigorra eskatu du atzo atxilotutako bederatzi gazterentzat, eta bestearentzat sei mila euroko bermea

Alain Luna, Hodeiertz Urain, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro, Egoitz Urbe, Oinatz Arbelaitz, Imanol Sagartzazu, Iker Zabala, Imanol Sagartzazu, Asier Gomez Salazar eta Jon Villanuevak gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean.

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-02 | 13:13:38

Auto "susmagarri" bat ikuskatu du Ertzaintzak Galtzaraborda etorbidean

Galtzaraborda Etorbidea itxi egin du Ertzaintzak gaur goizean, bizpahiru orduz. Beraungo anbulategiaren ondoan auto «susmagarri» bat aurkitu, eta badaezpada inguruko kaleak ixtea erabaki dute. Autoaren ikusketa egin ondoren, ordea, bertan «ezer arriskutusirik» ez dagoela ondorioztatu dute.

Ez du erantzunik

Agenda

deialdiak

Kirol Elkarteen Mahaiaren bilera
Lezo, Lezoko udaletxeko pleno aretoan - 2008-07-10

Musika

Udako kontzertua
OIARTZUN, Herri Musikaren Txokoan - 2008-07-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa