Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

Alaia Martinek jantzi du XXXII. Lizardi Sariko txapela

OIARTZUN

2008-09-06 | 16:08:49

Alaia Martinek jantzi du XXXII. Lizardi Sariko txapela

Ia aulki guztiak beteta zeuden aretoan, Aitzol Barandiarranek eskuratu zuen bigarren postuko saria

Atzo iluntzeko 22:00etan hasita bertsolari gazteen XXXII. Lizardi Saria jokatu zen Zinema pilotalekuan. Aretoa ia beteta egon zen saio guztian zehar eta aurtengo txapela Alaia Martin oiartzuarrak jantzi zuen saioaren amaieran (280,5 puntu). Bigarren postuan Aitzol Barandiaran ataundarra gelditu zen (270,5 puntu). Bertsorik onenaren saria, berriz, Unai Gaztelumendik jaso zuen. Bertso saioa bero hasi zen eta bertsolarien jarduna bizia izan zen zortziko txikian eta nagusian. Apalaldi baten ondoren, kartzelako gaian Barandiaranek eta Alaiak lan ona egin zuten. Dena den, sei bertsolariek utzi zituzten ale politak oholtzan. Bestalde, Basarri Bertsopaper Lehiaketa saria jaso zuen Jon Martin oiartzuarrak.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-09-06 | 12:07:03

Bikote bat atxilotu dute Ertzaintzari aurre egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu zituen atzo gauen desobedientzia eta erresistentziarengatik. Lekukoen arabera, gizon eta emakume baten arteko borroka bat izan zen Iztietako Donostia kalean. Bizilagunek ohartarazita, Ertzaintzako kideak Donostia kalera gerturatu zirenean, borrokaren bi protagonistak oldartu egin zitzaizkien. Desobendientzia eta erresistentzia leporatuta atxilotu zuten bikotea.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-09-05 | 18:08:07

Altamirako festak hastear dira

Aurten 25. urteurrena ospatuko du auzoak jaietan

Txupinazoaren aurretik egin ohi duten ur eta apar festara haur ugari gerturatu da.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-09-05 | 13:57:27

Udala: «Aldundia kea saltzen ari da»

Azpiegiturak›› Jaizkibelen egin nahi dituzten tunelen eta kanpo kaiaren egitasmoa onartu gabe daudela gogorarazi du

Udalak salatu du Aldundiak aste honetan adierazitako Jaizkibelgo tunelen egitasmoaren inguruko informaziorik ez duela jaso: «Dakigun bakarra, prentsa bidez jaso ahal izan duguna da». Hala eman du jakitera Haritz Salaberria alkateak udaletxean egindako prentsaurrekoan. Aldundiak adierazi du kanpo kaiari irteera emango dioten bi tunel eraikiko dituela Jaizkibel zeharkatuz. «Hau al da Aldundiak hainbestetan esan duen elkarlana portuaren eta Pasaiaren biziberritzeari dagokionean? Ez dugu uste. Udalen eta gizartearen gainetik erabaki oso interesatuak jarri nahi dituzte, udalen eskumenak errespetatu gabe», esan du alkateak Aldundiaren jarrera kritikatuz.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-09-05 | 13:38:37

Eskualdeko AEK euskaltegietan izena emateko epea zabalik da jada

Urrian hasiko dira ikastaroak, eta iraila guztian zehar egongo da izen emateko aukera

Oarsoaldeko AEK-k ikasturte berrira matrikulatze epea zabalik dagoela iragarri du. Urrian hasiko dira ikastegiak, eta iraila osoan zehar egongo da izena emateko aukera. «Euskal Herri euskaldun baten bidean beste urrats bat» emateko helburuarekin jarri da AEK berriz ere martxan. Honakoak dira AEKren egoitzak eskualdean: Errenteria-Orereta. Xenpelar AEK euskaltegia. Biteri, 30, 1.go solairua. Telefonoa: 943 340 233. Posta elektronikoa: orereta@aek.org. Oiartzun. Itxisu AEK euskaltegia. Madalensoro pilotalekua. Telefonoa: 943 493 957. Posta elektronikoa: oiartzun@aek.org. Pasaia. Txirrita AEK euskaltegia. Zumalakarregi, 9 (atzealdea). Telefonoa: 943 525 545. Posta elektronikoa: antxo@aek.org. Lezo. Oroitzene AEK euskaltegia. Donibane, 12. Telefonoa: 943 519 144. Posta elektronikoa: lezo@aek.org.

Ez du erantzunik

oarsoaldekohitza.iragarkilaburrak.com

Iragarki berrienak

2008-09-05

Etxebizitza - Errentan hartu

Bikotea pisu bila Gasteizen

2008-07-14

Lana - Eskaintzak

Oiartzungo Zuberoa jatetxean lan eskaintza

 

Elkarrizketa Digitalak

Joseba Apaolaza

Joseba Apaolaza
Aktorea eta zuzendaria

Ikusi elkarrizketa

Ion Telleria

Ion Telleria
Gazte Topaguneko antolatzailea

Ikusi elkarrizketa

Jon Kortajarena

Jon Kortajarena
Gelditour ekimeneko kidea

Ikusi elkarrizketa

Jose Manuel Santos

Jose Manuel Santos
Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kidea

Ikusi elkarrizketa

Blogak

2008-07-22 18:32:04

Gema Ces | Kalima

AINGERUTXO BELTZAK

Erantzunak: 0

2008-07-07 10:22:18

Joseba Etxegoien | hitzen Joxkera

Urrundik begira

Erantzunak: 0

2008-06-23 11:48:24

Gema Ces | Kalima

BIHAR

Erantzunak: 0

Irudia

Urruzunoko hiru sari, eskualdera

Urruzunoko hiru sari, eskualdera

Unai Alduntzin pasaitarrak, Olaia Azpiroz oiartzuarrak eta Iraitz Ugalde lezoarrak jaso dituzte Urruzuno literatur lehiaketa sariak. Gasteizko Lakuan izan zen sari-banaketa.

Bat-batean

Esaldia

Kontxan sartzeko gogo berezia zegoen aurten eta helburua lortu dugu Aitor Balda, San Pedroko entrenatzailea

Eztabaidak

PASAIA

Zer iruditzen zaizu Luzuriagako eraikina Kulturgune bihurtzeko ideia?

Jasotako azken mezua:

Mikel | 2008-09-03

Oso ongi iruditzen zait Antxotarrok Historia Mintegikoek egindako eskaera, gure barrutiak azpiegitur...(+)

Inkestak

PASAIA

Zer egingo du San Pedrok Kontxako estropadan?

Irabazi    Ohorezko txandarako sailkatu    Bigarren txandan aritu   

 

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa