
Errenteria-Oreretako erretiratuen gabon festa
Herriko erretiratu elkarteetako partaideek urteroko Gabon Festa ospatu dute. Abenduaren 28an izan zen ospakizuna, ohi bezala, Beraungo Auzo Elkartearen ikuskizun aretoan. Txiki gelditu zen aretoa elkarteen emanaldiaz eta festaz gozatzeko. Ohiturari jarraiki, elkarteen artean antolaturiko lehiaketen sari banaketak eta elkarteen emanaldiak uztartu zituzten festan. Aurten ez da Gabon Jaiotzen Lehiaketa egin; trukean, elkarteek opari bana jaso zuten festan. Gabon Ipuin Lehiaketan, berriz, Maria Inmaculada Perez izan da aurtengo irabazlea, Kaputxinoetako Erretiratuen Elkarteko partaidea.
GAIA: jaiak
Azken bideoak
Bideorik ikusienak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.