Euskeran Itotiyak. Nondik izena? Oiartzuar hitza ta euskerakin lotua. Hoixe zen guk nahi genuna, izen bereziya ta aldi berin politta izatia. Itotiyak hitza Oiartzunen bakarrik erabiltzen da, edo oso herri gutxitan behintzat. Tantoa izango litzake. Euskara galtzen ai den heñian, hau da, euskeran itotiyak erortzen ai din bezela, itoti hoyen berreskurapena izango litzake esaldiyan esanahia.
Euskeran Itotiyak dula bi urte sortu zen. Zenbait gazte bildu giñen, egun euskarak dun egoeraz arduratuik ta batez e, gazteriyan arlun don hutsunia ikusita. Izan e, herriyan hainbat talde dozte euskaran aldekuk, biño ez gaztietan zentratzen dena. Gañea, gaztiak ga Oiartzungo euskaran egoeraz harro gaudenak ta be egoera larriyaz ohartzen ez ganak.
Horregatik, hutsune hau ikusita hamar gazte inguru bildu giñen gazte hizkera landu nahiean.
Gehienbat gazte hizkera lantzia da gure helburua. Gazte hizkera aztertu eta horren ingurun lan ittia. Izan e, euskara egoera ez normalizatu batin do eta gañea zapalduta. Gure nahia egoera horrek aurrera pausuk matia da.