08.02.13

19:28:07 , itotiyak , 45 hitz, 264 aldiz ikusia  
Atalak: OROKORRA, PIROPO LEHIAKETA

SAN BALENTIN

Beste urte batez re hemen dugu berriz San Balentin eguna, maitemindun eguna batzuntzat, supermerkatuna bestintzat… Modu batea o bestea, jendik euskeraz re ligatu daittekela ikusteko, biali zuen piropuak! urtero itten dugun lehiaketarako kontuan izango ttugu!
2007ko irabazlia: ZURE BEGIYAN DIRDIRAK OIARTUZNGO TXISPASAK PARUN UZTEN TTU!

19:12:24 , itotiyak , 160 hitz, 77 aldiz ikusia  
Atalak: OROKORRA, SORRERA TA EKINTZAK

GURE SORRERA

Euskeran Itotiyak. Nondik izena? Oiartzuar hitza ta euskerakin lotua. Hoixe zen guk nahi genuna, izen bereziya ta aldi berin politta izatia. Itotiyak hitza Oiartzunen bakarrik erabiltzen da, edo oso herri gutxitan behintzat. Tantoa izango litzake. Euskara galtzen ai den heñian, hau da, euskeran itotiyak erortzen ai din bezela, itoti hoyen berreskurapena izango litzake esaldiyan esanahia.

Euskeran Itotiyak dula bi urte sortu zen. Zenbait gazte bildu giñen, egun euskarak dun egoeraz arduratuik ta batez e, gazteriyan arlun don hutsunia ikusita. Izan e, herriyan hainbat talde dozte euskaran aldekuk, biño ez gaztietan zentratzen dena. Gañea, gaztiak ga Oiartzungo euskaran egoeraz harro gaudenak ta be egoera larriyaz ohartzen ez ganak.
Horregatik, hutsune hau ikusita hamar gazte inguru bildu giñen gazte hizkera landu nahiean.
Gehienbat gazte hizkera lantzia da gure helburua. Gazte hizkera aztertu eta horren ingurun lan ittia. Izan e, euskara egoera ez normalizatu batin do eta gañea zapalduta. Gure nahia egoera horrek aurrera pausuk matia da.

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Oiartzungo Euskeraren itotiyak taldearen bloga da hau.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software