« »

07.11.22

09:49:07 , Kalima , 301 hitz, 323 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Nere idatziak


KANTUZ

Abestea gauza ederra da. Zalantzarik gabe bizitzan dagoen gauzarik atsegingarrienetako bat dugu. Beste hizkuntza bat ere bada, unibertsala, hots, komunikatzeko bide ezberdin bat, eta noski, kultura transmititzeko era berezi bezain garrantzitsua, ahozko tradizioaren barruan kokatuko genukeena. Gure euskal kulturan hain sustraitua dagoen ahozko transmisio honi ezker, garai bateko bizimodua, pentsamoldea eta gure arbasoen historia ezagutu ahal izan ditugu nolabait, hala nola beraien bizipen eta ezagueretara hulbildu.
Izan ere, ahozko transmisioa herrikoia zen, hau da, herriak berak sortua eta neurri handi batean herriarentzat egiten zena, igorlea eta hartzailea bat eta bera izanik: herria. Halaber, ezin dugu ahaztu bere helburu pedagogikoa: esate baterako, hor ditugu esaera zaharrak, herriaren jakinduariatik jasoak eta eguneroko esperientzian oinarrituak zeudenak. Era berean, atsotitzen eta erromantzeen eduki soziala ere kontuan izatekoa da.
Garai haietan hainbat abesti eta beste horrenbeste bertso sortu ziren herriz herri kantatuak izan zirenak, gertaera baten berri emateko batzuetan edo pasadizo bat kontatzeko besteetan. Kantatuz, kontatu: penak, amodioak, bizitzaren zartadakoak…
Euskaldunak abeslariak izan gara eta bagara oraindik ere, hau ez da topiko bat. Adibide gisa, horra hor gure euskal kantutegia, kantu ederrez betea, non euskaldunen pentsakera eta bizi filosofia jasotzen den, euskara bere edertasun osoan agertuz.
Testuinguru honetan, gure ekarpen txikia egin nahian, aurreko urriaren lehenbiziko larunbatean abesteko elkartu ginen hainbat lagun San Pedron, lehenengo aldiz. Beste zenbait tokitan egiten den bezala, hilabetean behin biltzeko asmoarekin hasi gara helburu batekin: euskal kantak kantutegitik atera eta gure nortasunarekin hain lotuta dagoen ohitura berreskuratu. Ez da helburu makala.
Han ibili ginen, eguerdiko ordu batean, lagun artean, ezin aukeraturik lehenengo abestia denak ederrak iruditzen baitzitzaizkigun. Gure ahotsen ohiartzunak zein kale zaharreko galtzadarri-zolak lehen aipatutako garaietara eraman gintuzten. Kantutegia eskuan genuela, ilusioz beterik, orriak urduritasunez pasatzen genituen, abentura honen hasierak zuen garrantziaz jabetzen ginelarik. Erabaki egin genuen azkenerako, eta kantu haren zatitxo honekin geldituko naiz oraingo honetan: “bagire, bagara…”

Erantzun 1

Erantzuna from: Ipek [Bisitaria] Eposta
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!!!
07.11.23 @ 15:31

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Pasaiako plazatik, mundura. Kalima.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software