« URTE BERRIANere idatziak »

07.12.03

09:53:43 , Kalima , 329 hitz, 288 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!


MENDIA
Gogoan ditut gaztaroko garai haiek, nerabezaroa bereziki, gehienbat lagunartean igarotako uneak. Parrandak, amodioak, hau ikusi dut, besteak begiratu nau, zenbait gertakizun… Baina oroitzapen guztien artean, Kalparra Mendi Elkartearekin egiten genituen mendi irteerek daukate toki berezia. Oraindik gordetzen ditut orduan erabiltzen genituen galtza berezi haiek, belaunetaraino, panazkoak… Ezin ditut bota, ikusi ahala garai haietan murgiltzen naiz eta. Zenbat oroitzapen, zenbat abentura, lagunartean.
Igandero-igandero mendira joaten ginen: goiz altxatu, motxila bete eta autobusean abiatzen ginen Euskal Herriko edozein mendi igotzeko prest. Lagunak ziren bizitzaren ardatza eta ondorioz beraiekin egindako planak bete egin behar ziren nahiz eta batzuetan oso gustukoak ez izan. Niri hau mendira egiten genituen txangoekin gertatzen zitzaidan. Ondo pasatzen nuen, zalantzarik gabe, baina mendiari zegokion tartea ez zitzaidan guztiz erakargarria iruditzen: mendi puska haiek tontorreraino igo behar izatea, gupidarik gabeko aldapan gora, kantinplora, botak, ekipo guztiarekin, alegia, eta izerditan blai.
Gora iristean saria zain genuen: hamaiketakoa hartu, paisaia ederra ikusi eta pairatutakoa txantxen artean arindu. Gero, maldan behera bizitzak bere kolorea berreskuratzen zuen, dena ederrago iruditzen zitzaigularik, eta zer esanik ez, bazkarian, pena guztiak ahaztuta, indarrak berritzen genituen hurrengo igandean berriro ere gureari ekiteko.
Garai haiek aspalditxoan utzi nituen atzean. Ondoren, mendiari dagokionez, etenaldi garaia etorri zen eta menditik urrundu egin nintzen.
Urteak dira berriz ere mendira itzuli naizela, neure buruarekiko nuen zorra kitatzearren nolabait; urte dezente, mendiari tamaina hartu diodala eta bertan gozatzeko parada itzela aurkitu. Orain isiltasunak ematen duen lasaitasunarekin, bideak ibiltzen ditut, paraje paregabeak ezagutuz eta baso sendoak zeharkatuz: Egunon. Baita zuri ere. Usaiak, formak, koloreak eta soinuak dastatzen ditut, aldapa goran nahiz beheran, eguzkiaren printzak zuhaitzetatik nekez sartzen diren bitartean.
Uste dut mendian denbora polikiago joaten dela eta guztiaz erreparatzeko ahalmena areagotu egiten zaigula, edozein hosto gainean egon daiteken euri tantaz ohartzeko gauza garelarik
Igandea da, goizeko zazpiak dira, oraindik ez du argitu. Mendiko botak jantziak ditut. Motxila prestatzen ari naiz, bertan nire gaztaroaren oroimenak hamaiketakoaren usainarekin nahasten dira. Behean, gaur egun oraindik ere lagun ditudan haiek, orain babestu behar dudan espeziea bilakatu direnak.

Erantzun 1

Erantzuna from: Begoña [Bisitaria]
Zein ondo pasatzen dugun mendian!
Lagunartean, naturaz gozatuz.
Bukaeran elkarrekin bazkaltzen
eta hurrengorako planak eginez.
Musu bat, Gema
07.12.11 @ 17:04

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Pasaiako plazatik, mundura. Kalima.

Bilaketa

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software