(Jose Manuel Tife, Andra Mari abesbatzako zuzendaria)
Datorren ON aldizkarian (azarokoan) Andra Mari abesbatzak tokitxoa izango du. Merezita. Aste honetan Nagore Vega kazetariarekin batera abesbatzaren entsegu batean izan nintzen, argazkiak egiten. Ezustean (zinez ez nuen uste) Andra Marikoek Mozarten pieza batzuk eskaini zizkiguten. Ahots hutsez oilo ipurdia jarri ziguten. Sekulako ikuskizuna izan zen entsegua gertutik ikustea. Milesker!
(Orereta abesbatzako haurrek ere ez dute gaizki egiten)