Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Elkarrizketa Digitalak

Joseba Apaolaza

Joseba Apaolaza

Aktorea eta zuzendaria

2008-01-29 - 12:00

Joseba Apaolaza aktorea eta zuzendaria OARSOALDEKO HITZAren egoitzan izango da, datorren asteartean, 12:00etan. 'Gronholm metodoa' lan berria estreinatuko du otsailaren 7an Donostiako Antzoki Zaharrean, Txalo produkzioen eskutik. Aurrez Apaolazari galderak bidaltzeko aukera izango da, datorren asteartean ere, 12:00etan, erantzungo ditu irakurleen galderak.

Erantzundako galderak:

1

G. Iepa! Nola ikusten duzu EHko antzerkigintzaren egoera eta ez al duzu pentsatu iñoiz Madril aldera joatea? Mila esker Olatz

E. Kaixo Olatz.Uste dut urte batzutatik hona,euskal antzerkia osasuntsu dagoela.Bertako lan asko kanpoan ikusten dira eta badago ekoizpen indarrak ,atzerriko lanak egokitu eta euskeraz eskeintzeko.Madridera makina buelta eman ditut ,baina ez diot aprezio bertan luze bizitzeari.txao

2

G. Noiz daki batek aktore izateko balio duela? Txomin

E. Jendearen aurrean aritzeak sortzen duen zirrarak, gustoko duenean.Aupa txomin

3

G. Aktore ezagun askorekin lan egindakoa zara. Aqui no hay quien viva telesail famatuan parte hartu zenuen. Nolakoa da Fernando Tejero? Telesailean porteroaren rol-a jokatzen zuena? manex

E. Kordobesa.Andaluzen artean xalatuenak.Ezagutu nuenean zakur batekin bizi zen.Aukeran gizonezkoak nahiago ditu.Nahikoa manex?

4

G. Zer duzu gustukoago: antzerkia, telebista ala zinea?Zergatik? aitziber

E. Antrerkia Aitziber .Behin eta berriro saiatzeko aukera ematen dizu ,taularatu aurretik.Gehien egin dudana,ta obekien ezagutzen dudana da antzerkia

5

G. Apa Joseba! Zein dira zure ustez azken urteetan Euskal Herrian egin diren antzezlanik onenak? nineu

E. Apa neu.Egin denaren eren bat ere ez dut ikusi.horra nere gustoko lan batzuk."EL LORIDO PENSIL" "EL SUEÑO DE UNA NOCHE DE VERANO" "EL PIANISTA DEL OCEANO" "TODO XEXPIR O CASI"

6

G. "Jaun ta jabe" telesaileko (nire iritziz ETBk eman duen produkturik onenetakoa - onena ez esateagatik) ze oroitzapen dituzu? Eta ze iritzi? Aupa Super Arizko!

E. Garai gozoa izan zen eta neri aukera eman zidan ,denok barruan daramagun maiordomo hori ateratzeko.Emaitza eta harrera ezin hobea izan zen baina nik makina izardi bota nituen.Telebistak etzuen jakin, jaun ta jabeek izan zezakeen jarraipena,kudeatzen

7

G. egon al daiteke eroso euskaldun bat guardia zibilaren papera egiten?

E. Garrantzi gehiago du pelikula berak esaten duena ,norberak jokatu behar duen rolak baino.

8

G. Agian Oscarrak aipatzea gehiegi da, baina Goyaren batekin inoiz amestu al duzu?

E. Ez.Aukeran nahiago dut jolibudekin amets egin eta estatuilla jasotzen dudan unean "aupa oskar" batekin agurtzearekin.total

9

G. Antzerkia, zinema edo telebista. Zer duzu nahiago eta zergatik? mikel

E. Hirurak.Bakoitza bere tamainan.Aupa mikel

10

G. Aqui no hay quien viva telesailan ibili izan zinen. Nire ustez, telesail oso polita zen, ikusterraza. Zergatik kendu zutela uste duzu? Audientzia bazuelako diot... aitziber

E. EZ dakit aitziber.Suposatzen dut une batean "alli no habia quien viviese"

11

G. Gronholm metodoa antzezlana ikusteko irrikitan nago. Zerbait aurreratzerik bai? Lasai, antzerkia ikustera joango naiz... eñaut

E. Gronhol metodoa sekretuz betea dago eta ezin da gehiegi aurreratu.Mundu erdian egiten ari dira.Oso testo ona da,eszenografia eta argiak kategorikoak dira,eta guk primeran egingo dugu.jeje.Hire kritikaren zai enaut.

12

G. Oraindik urduri jartzen zara estreinaldietan? Garazi

E. G EROZ ETA GUTXIAGO ETA ARDURATZEN HASIA NAGO.broma da.XEGUN.

13

G. Zein telesailetan ibili zara gustorago? Nik Jaun ta Jabe serietik ezagutzen zaitut maialen

E. kaixo maialen.Gehienetan gustora aritu naiz.Etxetik gertu hobe.Aldameneko dekoratuaren ohean lo hartzen badut gustora nagoenaren seinale.Estudio gehienetako dekoratuetan bota ditut makina siesta

14

G. Madrilera edo Bartzelonara joan behar al da aktoregintzan hazteko? xabier

E. Tamalez bai,FORMAKUNTZA GUNEAK FALTA DIRA ETA GOBERNUAREN INPLIKAZIOA ALOR HORRETAN.Lan egiteko ,beti egongo da mugitu beharra baina sinistu nahi dut ,bertan ,Euskal herrian alegia ,bizi gaitezkela gurea eginez

15

G. Hainbeste paper egin dituzu, hainbeste gidoi ikasi... Antzeztu duzun pertsonairen batekin identifikatua sentitu al zara noizbait? Zeinekin? Maixa

E. kurioxoa da baina paper eta pertsonai askotan aurkitu dut nere errealitetearekin zerikusia zuten egoerak.Identifikatu beharra daukagu gure pertsonaiarekin,ahalik eta hobekien defendatzeko.JAUN TA JABEKO "AITORREK" bazeukan nik askotan eta tamalez erakusten dudan inozo joera,.kaixo Maixa

16

G. Neri inbidia ematen dit, toma faltsuetan zein ondo pasatzen duzuten ikusteak, horrela al da beti? mai

E. NERI ERE GAINONTZEKOAK EGITEN DITUZTEN TOMAFALTSUAK GUSTATZEN ZAIZKIT,BAINA NERI ,NORMALEAN, EKIBOKATZEAK URDURITU EGITEN NAU.BAI MAI

Hurrengo elkarrizketak

Jon Kortajarena

Jon Kortajarena
Gelditour ekimeneko kidea

2008-05-20

Bidali zure galdera

Egindako elkarrizketak

Ion Telleria

Ion Telleria
Gazte Topaguneko antolatzailea

2008-03-12

Jaione Andres eta Mertxe Lorenzo

Jaione Andres eta Mertxe Lorenzo
Anezka Emakume Taldea

2008-03-05

Joseba Apaolaza

Joseba Apaolaza
Aktorea eta zuzendaria

2008-01-29

Jon Martin

Jon Martin
Bertsolaria

2007-12-04

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa