

Jaione Andres eta Mertxe Lorenzo
Anezka Emakume Taldea
2008-03-05 - 11:30
San Pedro-Trintxerpeko Anezka Emakume Taldeko Jaione Bandres eta Mertxe Lorenzo HITZAren erredakzioan izango dira asteazkenean, martxoaren 5ean, 11:30ean. Irakurleek bidalitako galderak erantzuteko prest izango dira.
G. Otsaialren 23an Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Gutuna aurkeztu zen Donostian, zer balorazio egiten duzue? Malen
E. Balorazio ona ematen diogu.Beharrezkoa den tresna da gure eskubideak beteko direla bermatzen duten mekanismoak exigitzeko.
G. Martxoaren 8a emakumeen eguna da. Baina nahikoa al da egun batean bakarrik zentratzea emakumeen eskubideak aldarrikatzeko mezuak? Angel
E. Argi eduki behar degu Martxoak 8, urte osoan zehar pairatzen ditugun egoeren aurrean,emakumeok borroka egun bat bezala irudikatu behar dugula.urte osoko lana da
G. Zein funtzio betetzen ditu zuenak bezalako emakume talde batek? Gora emakume antolatuak!! Itziar Sanchez
E. Anezka taldearen funtzioa herri mailan erreferentzia moduan egotea da.Baina ez dago bakarrik gure esku, emakume guztien esku baizik.
G. Emakumeen Berdintasunari dagokionez, asko dago egiteko, zalantzarik gabe. Baina lehentasunik finkatu duzue? aitor
E. bai. Hiru printzipio markatzen dira batik bat: Askatasuna, parekidetasuna eta elkartasuna.
G. Hainbeste aipatzen den berdintasuna lortuko al dugu noizbait? izaskun
E. Galdera ona!Emakumeon helburua da eta borroka hontan ezin dugu etsi.
G. Rouco Barela hautatu dute Espainiako Gotzainen Batzarreko buru. Hautaketa horretatik onura gutxi mugimendu feministarentzat, ezta? Aitzpea
E. Gutxi edo ezer?Denok dakigu Rouco Barelaren iritzia famili tradizionalari buruz.Hortik kanpo dagoen guztia onartezina zaio.Zer esan dezakegu hortaz...?
G. Zuen ustez, udaletan zein beharko luke lehentasuna emakumezkoen eta gizonezkoen arteko lehentasunerantz aurrerapausuak lortze aldera? mitx
E. Gu emakume bezela eta udaletxea tresna bezela markatu behar ditugu lehentasunak.Bien arteko lan bat da.
G. Abortoaren legea aldatzea beharrezkoa iruditzen zaizue? Mattin
E. Borroka historikoa da.Legea baino,eskubidea da,eskubide pertsonala da.Inor erabaki dezakeena.
G. Hezkidetzari behar bezain besteko garrantzia ematen al zaio hezkuntza sisteman? Agur
E. Aurrerapausuak eman dira baina gehiago falta da.Gizarte guztia elkarlanean jarri behar da.Kalean, etxean nahiz eskoletan landu beharrekoa.
G. Lan merkatuan emakumeentzako aukera berdintasunik ez dago. Zeinek du ardura eta zer egin beharko litzateke arazoari aurre egiteko? Mikel
E. Errelitatearen diagnosian oraindik orain emakummeek pairatzen dituzten diskriminazioa adierazleak jaso dira.Balore ekonomiko eta politikoa duten arloetan ordezkaritza txikia da.Emakumeok gauden sektoreak oso sektore jakinekoak eta feminizatuak izan ohi dira,mailarik txikienean, gaizki ordaindutako sektoreetan eta kontraturik prekarioenetan.
G. Zuen ustez, zein da gaur egun eskualdeko mugimendu feministaren egoera? Elena
E. Hortan gaude.Badaude eskualde mailan mugimendu feministak,eta beti dago zerbait hobetzeko.Hortaz zure partaidetza era ezinbestekoa da eta gonbidatua zaude lan honetan.
G. Zuen ustez, nahikoa egiten al dute erakundeek emakumeen eskubideak defendatzeko? Eta ez badute nahikoa egiten, zer egin behar dute? Jabi
E. Inoiz ez da nahikoa.Egunero jarraitu behar dugu borrokan!
G. Kaixo Anezkako kideakĄ gustatuko litzaidake jakitea ea larunbaterako bai Pasaian eta Donostian zein ekitaldi dauden Leire
E. Trintxerpen larunbatean eguerdiko ordubatetan Serafin Esnaola plazan, konzentraziorako deialdia egin dugu Anezka taldeak.Bertan parte hartzeko gonbidatuak zaudete.
G. Aizute. Orain komunikabideetan zaudetela. Informazioak ematerako orduan bermatzen al dute komunikabideek berdintasunean emandako informazioa? Irati Aldalur
E. Edertasun femeninoaran gurtza ez da desagertu,masifikatu egin da.Arlo guztietan nabaria da.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.