Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Eztabaidak

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-05

Touring Futbol Taldea Lehen Erregionalera jaitsi da. Zer gertatu zaio, zure ustez, Touringi?

Jasotako mezuak:

8

2008-05-12

Kontuan hartu behar da Donostiatik 7 kilometrora bizi garela eta hori nabari da. Gaztetxoen ehuneko handi bat Donostira joaten da eskolatik kanpo ekintzak egitera. Horrek min egiten digula uste dut.

7

Pipi | 2008-05-12

Orereta ikusi al duzue? Zuen ustez ez al da normala hain kirolari gutxi gutxi egotea? (kar-kar-kar)

6

errenteriarra | 2008-05-09

Hainbeste kritikatu, eta ezer egin ez. Pena a Touring jetxi dela, baina gezurra da 40.000 errenteriar dituela atzetik futbol taldeak. Zenbat jende joatehn zen Fanderiara partiduak ikustera? Lau pelau. Igual gauzak kirol bidetik ez dira ondo egin, baina jokalariek ez dute izan inongo laguntzarik.

5

2008-05-08

Errua udaletxeak du, diru gehiago ez emateagatik. Hemen ez dago kanterarik. 40.000 biztanleko herrian zenbat goi mailako jokalari atera dira azken urtetan. Orduan fitxaketak egin behar dira, baina ezin diruagatik. Oiartzunek biztanleen erdiarekin gehiago ditu goi mailan. Ke triste! Eta onak ateratzen diren gutxiak joan egiten dira dirua ez dagoelako. Sentimendu gutxi dago Touringekiko! Ez da nire kasua e! Touring hasta la muerte!

4

Betionenak | 2008-05-07

Ados, esandako guztiarekin. Aupa Beti Ona!! Larrain dimision

3

Gontzal | 2008-05-07

Touring eta Beti Ona maila berean ariko dira datorren urtean, baina hala ere, herriko talde kuttuna eta diru laguntzak Touringentzako izango dira oraindik. Euskal Herrian Athleticekin gertatzen den bezala da. Jaurlaritzaren taldea da Athletic eta Errenteriako Udalarena Touring! Ados nago, lotsagarria da 38.000 biztanleko herri batek Lehen Erregionalean taldea izatea. Ea Abramovich edo antzeko magnate batek erosten duen eta goi mailara eramaten duen taldea (kar-kar).

2

eņaut | 2008-05-07

Aurrekoak jarritako guztiarekin ados nago, gauza batean izan ezik. Dirutzaren kontu hori ez dakit nondik atera duzun, baina beno... Piramidea sortu dute eta ez du ezertarako balio izan, uste dut beste figuraren bat sortu beharko luketeka. romboa adibidez. Hitzan egindako elkarrizketan esandakoen arabera, bere gain hartzen dute guztia, esan bai, baina gero egin gutxi. Hori da Touringen estiloa, dudarik gabe. Asko hitz egin eta gutxi egin. Lotsagarria da 38.000 biztanleko herri batek Erregionaleko lehen mailan taldea izatea. Euskal Herri osoan ez dago horrela beste herri bat biztanle kopuru horrekin, lehen erregionalean taldea duenik. Horrelako gauzak hemen bakarrik gertatzen dira.

1

aitor | 2008-05-06

Touringek duen dirutzarekin, eta Errenteriak duen biztanle kopuruarekin, nola liteke herriko lehen taldea Lehen Erregionalen egotea? Datorren urtean Bigarren Erregionalera jaistea besterik ez zaio falta! Duela urte batzuk "piramide" delako sortu zuten herriko futbol talde guztiek, Beti Onak izan ezik. Eta non daude fruituak? Beti Ona eta Touring maila berean egongo dira datorren denboraldian. Piramideak ez du ezertarako balio izan, agian batzuen poltsikoak betetzeko balio izan die batzuei. Nork daki! Piramidearen ordez zer sortuko dute hurrengo denboraldian? beste figuraren bat, akaso?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa