Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

UEMAren irizpideak berreskuratzeko EHEren mozioa onartu dute aho batez

Udala

Torturaren aurka EAE-ANVk aurkeztutako beste mozio bat ere onartu zen, gehiengoa duen alderdiaren babesarekin

goiatz labandibar

Urteko lehen batzarraldian gai gehienak tramite hutsekoak ziren. Hauen artean, bi mozio eztabaidatu zituzten ohiko batzarraldian zeuden hamar zinegotziek -EAE-ANVko bat, OiartzunBai-ko beste bat eta Ezker Batua-Berdeetakoa falta ziren-. Biak atera ziren aurrera, bata EAE-ANVren aldeko sei botoekin eta bestea, aho batez.

Aho batez onartu zen mozioa Euskal Herrian Euskaraz-ek sartutakoa da, «UEMAren irizpideek azken lau urteetan izandako atzerapausoak» salatuz eta «irizpideak berriz betetzeko» eskatzen zuten, «Udalak %100ean euskaraz funtzionatzeko urratsak eman ditzan». Herriko 42 eragileren babesa ere bazuen mozioak.

«Udal eredugarria»

EAE-ANVko Jabi Elizasuk hitz egin zuen taldearen izenean, Euskara zinegotziak, hain zuzen ere. «Herri programan kezka hau agertu genuen, eta dagoeneko bideratzen hasi gara», esan zuen. Udal Barruko Plana egiten ari direla azaldu zuen, eta UEMAko teknikariekin ere saioak egin dituztela.

OiartzunBaik (OB) ere mozioarekin bat egin zuen. Xanet Arozena bozeramaileak zehaztu zuenez, «Udalak euskaraz funtzionatzen du azken urte luzetan, baina herritar batzuek mugak dauzkate eta logikoa da haiei erdaraz egitea».

Martin Beramendik «azken lau urteetan ere euskararen alde ekimenak egin direla» baieztatu zuen.

EHEk eta EAE-ANVk «filosofia aldaketa izan zela» uste dute. «Egia da Udalak kanpoko esparruetan planak bultzatu dituela, baina ez da eredugarri izan azken lau urteetan», esan zuen Elizasuk.

Duela bi urte aurkeztutako mozioa

EHEko kideak zeuden ikusleen artean, eta hauek azaldu zutenez, «mozioa duela bi urte sartu genuen bera da, eta orduan ez zen gai zerrendan sartu ere egin».

Aitzol Perez de San Romanek esan zuenez, «euskararen gaiak ezin du momentuko egoera politikoaren baitan aldatu, herritarren eskaera baita euskaraz funtzionatu nahia izatea».

Torturaren kontrako mozioa

Beste mozioa torturaren inguruan sartu zuen EAE-ANV-k. Eurek babestuta atera zen aurrera, OBko sei zinegotziak abstenitu egin baitziren.

«Tortura bukatzea exijitu, torturatuei elkartasuna adierazi, Euskal Herriaren kontra sistematikoki erabiltzen dela salatu, Euskal Herriaren eta herritarren kontrako eskubide urraketa guztiak salatu eta neurriak hartzeko borondatea» aipatzen ziren mozioan. Aitor Etxeberria alkateak uste duenez, «gatazka politikoa bukatzen denean tortuta bukatuko da».

«Partziala» iruditu zitzaion mozioa OB-ri, Arozenaren hitzetan. «Urraketa guztiak» salatzen zituztela errepikatu zion Etxeberriak.

Plastikozko boltsa beltzak ere banatu zizkieten OBko sei zinegotziei ikusleek, «honen alde zaudete» esanaz.

Ergoienen eta Gurutzen, lanak

Era berean, batzarrean azaldu zutenez, Ergoiengo Penadegiko zubian baranda jartzeko lanak esleitu dituzte.

Gurutze auzoan ere bide batzuk konpontzeko lanak ere esleitu dituzte.

 

añarreko zubiarekin, «zuzenketa eske»



Galdera-eskarien garaia iritsi zenean, Xabier Iragorrik OBri «barkamena eskatzeko eta zuzenketa egiteko» exijitu zion, Ugaldetxoko Añarreko zubia berritzeko proiektua «bertan behera gelditu zela» esan zutelako prentsa ohar batean, «ordurako bukatuta zegoenean».

OBk «arrazoia» zuela esan zion, «ez ginen konturatu, eta kezka genuen 2008ko aurrekontuetan ez zelako partidarik aurreikusi Añarreko zubirako». Beramendik zehaztu zuen bi aldiz hutsik gelditu zela proiektua esleitzeko lana, «eta horrek eragin zigun kezka».

Ikusleen artean zegoen herritar batek «jendea nahastu nahi izatea» egotzi zion OB-ri.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa