Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Portuko eskuduntzak Aldundiaren esku uztea erabaki du Udalbatzak

Udala

EAE-ANV eta EB-Berdeak izan ezik, gainontzeko alderdi politikoen baiezko botoa izan zuen mozioak

Jon gonzalo

Errenteriako Udalari dagozkion Pasaiako Portuko eskuduntzak Gipuzkoako Aldundiaren esku uztea erabaki du herriko Udalbatzak. Agintean dagoen gobernu taldeak (PSE-EE, EAJ eta EA) aurkeztu zuen mozioa atzoko udalbatzarrean, eta EAE-ANVk eta Ezker Batua-Berdeak koalizioak izan ezik, gainontzeko alderdiek baiezko botoa eman zuten.

«Erabaki honi esker Pasaiako Portuko Plan berezia behin betirako martxan jar daitekela uste dugu, eta horixe da gure helburua. Izan ere, gaur egungo blokeo egoerak ez dio inori onik egiten», azaldu zuen Juan Carlos Merino alkateak.



Mozioaren nondik norakoa

Udalbatzak atzo onartu zuen mozioak lau puntu ditu. Lehenengoan, «Pasaiako Portuko Antolamendurako plan berezia xehetasunez aztertzeko konpromisoa» hartu dute mozioaren egileek. Halaber, «Udalaren interesak ahalik eta ondoen gordetzeko beharrezkoak diren alegazioak eta iritziak aurkeztuko dituztela» azpimarratu dute.

Bigarren puntuan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamendurako Sailari eskatzen diote, «Pasaiako Portuko Plan Bereziak eragiten dituen udalerriekin komunikazioa eta koordinazioa mantentzeko. Hartara, Plan Bereziaren behin betiko onespen garaian ahalik eta adostasun handiena lortu ahal izango da».

Hirugarren puntuan, Portuko Agintaritzari eskatzen diote «ingurumenaren aldeko neurriak jasoko dituen plana onartzea eta martxan jartzea. Neurri horien helburua atmosferaren kutsadura-indizea, zarata maila eta lurzoruaren eta badiako uren kutsadura murriztea da».

Laugarren eta azken puntuan, aldez aurretik aipatutako guztiaren berri Portuko Agintaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamendurako Sailari emateko konpromisoa hartu dute mozioaren egileek.

 

Erabakia «oso txarra» dela uste dute EAE-ANVk eta EB-Berdeek

Udala ðð Pasaiako Portuko eskuduntzak «Errenteriako Udalak berak garatzearen alde» azaldu dira bi alderdiak

J. gonzalo



EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeak alderdiek Udalbatzak hartu zuen erabakiaren «balorazio negatiboa» egin zuten. «Errenteriako Udalari dagozkion Pasaiako Portuko eskuduntzak Gipuzkoako Aldundiaren esku uztea oso erabaki negatiboa da», azpimarratu zuen udalbatzarraren ondorengo prentsaurrekoan Karlos Murua EAE-ANVko kideak.

Horiek horrela, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 02/2006 legeak ematen dituen eskuduntzak «Udalak berak garatzearen alde» azaldu ziren.

Iritzi hori babesten eta bultzatzen zuen mozioa aurkeztu zuten atzoko udalbatzarrean, baina proposamenak ez zuen gainontzeko alderdien babesik jaso.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa