
Oiartzun Irratiak programazio berria hasiko du etzi
Komunikabideak
Egunero izaten den 'Arguyuan' saioak ordubete gehiago iraungo du etzitik aurrera
ekaitz arrietA
Oiartzun Irratiak programazio berria izango du etzitik aurrera. Hainbat berrikuntza edukiko ditu irratiaren programazioak. Besteak beste, egunero goizez izaten den Arguyuan saioak ordubete gehiago iraungo du. 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da, bi orduko iraupenetik hiru ordutara pasatuz. www.oiartzunirratia.org helbidean irratia entzuteko aukera dago.
«Herriko elkarteekin harremanak izan ditugu, hori suspertzen saiatu gara eta kolaborazio dezente lortu ditugu», azaldu dute Oiartzun Irratiko Urtzi Argibayk eta Uxue Perezek.
Egunero gauza ezberdinak
Arguyuan saioaren baitan gai ezberdinak jorratuko dituzte egunero etzitik aurrera. Astelehenetan kirolari helduko diote irratian, baina ez dute kirola bakarrik izango hizketagai. Intxixu AEK Euskaltegiko irakasleen bitartez, AEK lezioa izango da.
Asteartetan, berriz, bertsolaritzari buruzko atala izango da. Herriko Bertso Eskolako Karmele Mitxelenaren eskutik izango da. Asteartetan baita ere Elhuyarri buruz egin ohi duten atala mantenduko dute Oiartzun Irratian.
Asteazkenetan EHNE sindikatuaren eskutik baserritarrei eta baserriari buruzko kontuak izango dituzte hizketagai. Hala ere, sukaldaritzari buruzko atala ere izango dute, Jon Mikel Fernandez donostiarraren eskutik.
Ostegunetan, berriz, Eider Garmendia oiartzuarrak sendabelarrei buruzko tartea eskainiko du, eta ostiraletan gazteentzako atala izango da Gaztesarearen eskutik. Bestetik, Girizia Mendi Taldeak ere mendiari buruzkoak kontatuko ditu ostialetan. Lehiaketak ere izango du bere tokia, «herriko komertzioei esker».
Udaltzainekin konexioak
Horrez gain, autoeskolarekin eta udaltzainekin izango diren bide heziketako eskolei buruzko tartea ere eskainiko dute. Beste berrikuntzetako bat, udaltzainekin egunero egingo dute konexioa, gertaeren berri emateko.
Arratsaldean saio berri bat
Ostegun arratsaldetan saio berri bat izango da 17:00etatik 18:00etara. Zapoputzua du izena eta musikari buruzko saioa izango da. Ordubetez musika talde edo bakarlari baten kantuak jarriko dituzte .
Horrez gain, Goiko Eskolatik Betti saioa berreskuratuko dute ostegunetan 21:00etatik 22:00etara. Larunbatetan ere Ezker-eskuin saioa izango da 10:00etan hasita.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
Musika
Iurrita session
OIARTZUN, Iurritan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.