Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Lurra garbituta, Luzuriaga urbanizatzeari ekin diote

Antxo

Uste zutena baino «kutsadura askoz ere gehiago» topatu dute urteetan industriarako erabili den orubean

olatz mitxelena

Luzuriagako orubea urbanizatzeari ekin diote. Lurrak garbituta, lur azpiko azpiegiturak atontzeari ekin diote, eta egun hauetan porlanazko dimentsio handiko hoditeria ari dira lur azpira sartzen.

Urbanizazio lanek 16 hilabete iraungo zutela iragarri zuten bere garaian, eta beraz, baliteke, urte bukaerarako urbanizazio lanak bukatuak egotea.

Iragarritako epeak betez gero, datorren urte hasieran abiatuko dira eraikuntza lanak. Ordurako dena prest egon dadin, urte honetan zehar eraikuntzari lotutako proiektuak landu eta aurkeztu behar dituzte.

Kutsadura maila, uste zutena baino «askoz handiagoa»

Hasieran iragarritakoa baina dezente gehiago luzatu dira lurrak deskontaminatzeko lanak. Barrutiko alkateorde Ander Pozak azaldu duenez, «langileek Luzuriagako plano zaharrak zituzten, eta horien bidez olioak eta bestelako hondakin kutsagarriak aldez aurretik non ziren bazekitela uste zuten. Lurrak mugitzen hasi orduko, ordea, filtrazio ugari topatu dituzte, baita, planoetan ageri ez ziren bestelako lur azpiko biltegiak ere. Horiek guztiak garbitzen ia urtebete pasatu dute. Iazko martxoan etorri zen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako kontseilari Javier Madrazok lanen hasiera ekitaldira.

Aparkalekua

Urbanizazio lanak abiatuta, kezka zabaldu da barrutian. Izan ere, lanak hasiz geroztik murrizten joan baita Luzuriagan aparkatzeko aukera. Hala eta guztiz ere, oraindik asko dira han autoa uzten dutenak. Lanak aurrera joan ahala, baina, jakina da autoak handik atera beharko direla. Udalean arazoaren jabe dira, eta Alkateordeari galdetuta «balizko alternatibak aztertzen ari direla» eman du jakitera.

Hala ere, oraingoz Luzuriagan aparkatzeko aukera izango dela jakinarazi du barrutiko alkateordeak. «Obraren beste eremuetan aurreratu nahi dute oraingoz, eta bitartean aparkatzeko aukera egongo da, epe zehatzik eman ez diguten arren», esan du Pozak.

Udal arduradunek, hala ere, gerora zer egin pentsatzen dihardute. Esan dutenez, Beissierreko orubea ahalik eta gehien probesteko asfaltatu eta ongi moldatzeko aukera aztertzen ari dira «orube horretan askoz ere auto gehiago sar daitezkeela uste baitute». Lehen Beissier fabrika egon zen tokian, gerora parkea atondu behar dute, baina baliteke, behin-behineko alternatiba gisa orube hura asfaltatzea.

Bestelako alternatibak ere ari omen dira aztertzen, baina oraingoz ez dute erabaki zehaztik hartu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Neguko kontzertua
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-12-06

deialdiak

Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa