Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

josema linazasoroð- Soinu teknikaria

«Eskenatoki gainean nahiz azpian dagoena aztertzen aritzen naiz»

Antxo

Gose eta Naizroxa musika taldeen soinu teknikari da Josema Linazasoro. Lanbidea zaletasun ere badu. Jada zortzi urtetik gorako ibilbidea du antxotarrak

olatz mitxelena



Jende gehienak lan eguna duenean izaten du jai Josema Linazasorok (Antxo, 1978), asteburuetan kontzertuz kontzertu ibiltzen baita. Asterdiko horietako egun batean erantzun ditu galderok; ikuspegi profesionaletik batzutan, musikazale porrokotuaren ikuspegitik bestetan.

Musikari lotutako ibilbidea duzu. Oraintxe zertan ari zara?

Orain, batez ere, Gose taldearekin eta Naizroxaren disko berriarekin. Tirri Tarrak udako kontzertu berriak prestatzen hasi behar ditu, eta haiekin ere ari naiz.

Egun soinu teknikari ari zara, baina taula gainean ere baduzu eskarmentua. Adibidez, Jousilouli taldeko bateria jole izan zinen.

Bai, baina aspaldiko kontua da hori. Nik eszenatokia utzi nuela badira hamabi urte inguru.

Eta noiz erabaki zenuen eszenatokia utzi eta soinuan aritzea?

Nik, berez, soinu teknikari izan nahi nuen; baina jotzea asko gustatzen zitzaidan, eta horretan hasi nintzen. Jotzen hasi eta soinuaren munduan dabilen jendearekin harremanetan jarri nintzen. Interesa azaldu eta berehala hasi nintzen lanean. Andoainen ikasketak bukatu eta zortzi urte eman nituen enpresa baterako lanean. Orain nire kabuz ari naiz.

Soinu teknikari batek gozatu al dezake kontzertuaz, edo soilik akatsei erreparatzen die?

Gehiago gozatzen dute taulan ari direnek ondo zehaztuta baldin badute jotzeko era. Taldearen asmoak zehatzak badira, nire lana errazagoa da: beraiek egiten ari direna atera, ez dut besterik egin behar.

Aretoak berak izugarri baldintzatzen du soinua. Zuk zein areto duzu gustukoen?

Jam aretoa da, Bergaran, eta zorionez han askotan lan egiteko aukera izan dut. Leku oso berezia da, ez da handia, baina oso ondo egituratuta dago. Gainera, talde ikaragarriak ekarri izan dituzte. Nik han ikasi dut gehien bat.

Areto asko itxi dituzte. Zergatik?

Batzuk itxi eta beste asko ireki dituzte; Santana 27, kafe antzokiak, Doka... lehen baino gehiago daude, baina kontzertuetara, aldiz, gero eta jende gutxiago doa.

Zergatik uste duzu kostatzen zaiola jendeari kontzertuetara joatea?

Nik uste dut taldeon erantzukizuna dela. Publikoari errespetu gutxi izan zaio. Mozkorrak eta festa handiak, baina musika gutxi, eta nik uste dut musika errespetatu behar dela. Musika errespetatuz, guk ere gure burua errespetatuko dugu. Errespetu falta egon da. Abestiak egin behar dira, entseatu egin behar da... gauza asko egin behar dira talde bat osatzeko. Eta kontzertua ikustera doanari errespetua zor zaio.

Batez beste zenbat kontzertu ikusten dituzu astero?

Denboraldiaren araberakoa da. Baina ziur, astean bi.

Zeintzuk dira gustuko dituzun taldeak?

Egia esan, kontzertuetan ez diot bakarrik musikari erreparatzen. Gauza asko ditut kontuan.

Bada, eta nola ikusten ditu Josema Linazasorok kontzertuak?

Jendea dantzan aritzen da. Ni, ordea, ikusten, entzuten, argiztapenari begira... eszenatoki gainean nahiz azpian dagoena aztertzen aritzen naiz. Deformazio profesional ikaragarria dut.

Gaur egun, nola dago Euskal Herriko musika panorama?

Lehen, taldeek maketa grabatu aurretik kontzertu piloa ematen zituzten. Ondoren, maketarekin, Euskal Herriko txoko guztietan jo eta eskarmentua bereganatzen zuten. Abestiak sortu, landu, osatu... Gaur egungo taldeei hori falta zaiela uste dut.

 

DI-da batean



Zuzenean ikusi eta txunditurik utzi zaituzten taldeak? Muse, Rammstein bere garaian; eta Korn, soinuarengatik batez ere.

Eta Euskal Herrian?. Naizroxa, oso zuzeneko bortitza duelako.

Euskal rockaren ereserkia?

RIPen Enamorado de la muerte.

Berritzaile izateagatik hautatuko zenukee talde bat?

Gose.

Mogambo aretoa? Kristorena. Gustuko dut.

Kampsa? Rollo berdina.

Buenawista? Horrelako antolakuntzak faltan sumatzen ditut. Pena bat bota izana.

Bereziki gogoratzen duzun kontzertu bat? Queen of Stones lehen aldiz Jam aretoan, eta Fantomas, Jamen baita ere.

Musika jaialdi bat?

Gasteizko Azkena Rock Festa.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa