Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Haurtzaro Ikastolan Aste Santutik bueltan hasiko dira Ikasys erabiltzen

Hezkuntza

Ikastolen Elkartearen egitasmo berriak ikasle bakoitzaren jarraipena erraztuko du; esperientzia pilotoa da

goiatz labandibar



Haurtzaro Ikastolako LH 2., 4. eta 6. mailako 225 ikaslek Aste Santutik bueltan Ikasys proiektua erabiltzen hasiko dira.

Ikastolen Konfederazioak martxan jarriko duen azken proiektua da Ikasys.

Eskualdeko hiru ikastoletako zuzendariak pozik daude egitasmoarekin. «Metodologia berri bat eskainiko dugu, ikasgelan tresna bat gehiago izango da, oso indartsua», azaldu du Joxemi Zabala Orereta Ikastolako zuzendariak.

Ikasys-en nondik norakoak

Ikasys egitasmoaren baitan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du, liburu baten tamainakoa. Euskara, Gaztelera, Ingurumena, Matematika eta Ingeleseko 225.000 ariketa izango ditu ikasle bakoitzak.

Modu sistematikoan lantzeko arloak landuko dituzte Ikasys-ekin. Hala ere, ordenagailuek beste potentzialtasun batzuk ere badituzte: Internetera lotu daitezke edota testuak sor daitezke.

«Hezkuntza zuzeneko harremanean oinarrituko da, beti bezala, eta irakaslea ez du sekula makinak ordezkatuko, baina erabilgarria izango da ikasgelan», esan du Agustin Migeltorena Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak.

«Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzea da proiektu honetan garrantzitsuena», azaldu du Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendariak.

«Ikasleen gaitasunetara eta erritmoetara gehiago egokitzea ahalbidetuko du Ikasys-ek», gehitu du Zabalak.

Aitzindariak Espainiako Estatuan

Ikasys proiektua lantzen 2000. urtean hasi ziren Ikastolen Elkartean. Hasieran, Kataluniako hezkuntza komunitatearekin batera ahalegin bat egin zuten, baina azkenean bide ezberdinetatik joan ziren.

«Espainiako Estatuan, Ikastolak izango gara lehenengoak horrelako proiektu bat ikasgeletara eramaten», dio Migeltorenak. Orain arte paperean egindako hainbat lan ordezkatuko ditu Ikasysek.

Teknologia berrien aldeko apustua

«Ikastolen Elkarteak teknologia berriei ematen dieten garrantzian kokatu behar da egitasmoa», uste du Lekuonak.

Ikastoletako 40 profesional aritu dira egitasmoa prestatzen. «Maitasun handiz egindako lana da, eta horien lana aitortu eta eskertu beharrekoa», gehitu du Migeltorenak.

«Ikastola guztien proiektua»

Haurtzaro izango da ikastola pilotoetako bat, baina ez diote garrantziarik ematen horri Oiartzunen. «Guri suertatu zaigu piloto izatea, beste proiektuetan beste ikastola batzuei egokitu zaien bezala. Ikastola guztien proiektu bat da hau».

Ikastola gutxi batzuetan egiteak bere arrazoia baduela azaldu dute: «Prozesuak hala eskatuta, emaitzak kontrolatzea erabaki dugu, talde txikietan probatzea».

Datorren ikasturtetik aurrera, ikastola gehiagotan

Oraingoz, Gipuzkoako hiru ikastolatan egingo dute proba: Donostiako Santo Tomas Lizeoan, Orioko Ikastolan eta Oiartzunen.

Datorren ikasturtean, ikastola pilotoak gehitu egingo dira. Horien artean, Orereta Ikastola egongo da.

«Ahal den epe motzenean Euskal Herriko Ikastola guztietan martxan jarri nahi dugu», azaldu du Migeltorenak. 12-15 hilabeteko epeaz hitz egiten dute.

Ministerioaren laguntza

Espainiako Hezkuntza Ministerioak diruz lagundu du Ikastolen Elkarteko proiektu hau. «Proiektu berritzailea eta garrantzitsua dela hezkuntzan adierazten du Espainiako Hezkuntza Ministerioak laguntzeko», dio Lekuonak.

Diruaren zati handiena proiektua bera diseinatzeko izan da. Foru Aldundien laguntza ere jaso dute.

Aurrerantzean, Ikasys bezalako sistema bat landu nahi dute DBHko ikasleekin ere bai.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa