Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Illart Zuazubiskar nagusitu da Errenteria Hiria Txirrindularitza Sarian

Txirrindularitza

Talde onenaren saria Andoaingok irabazi du, eta herriko lehen sailkatua Iker Puga izan da

jon gonzalo

Laguntasuna Elkarteak antolatutako XXV. Errenteria Hiria Txirrindularitza Sarian 101 txirrindularik parte hartu zuten herenegun arratsaldean. Gazte Mailako denboraldiko lehenengo proba izan zen, eta halakoetan txirrindulari asko elkartzea ez da erraza izaten. Beraz, antolatzaileak «gustura» azaldu ziren parte-hartzaile kopuruarekin.

Eguraldiak inoiz ez bezala lagundu zuen, eta jende asko gerturatu zen proba ikustera. 64 kilometroko ibilbidea prestatu zuten antolatzaileek, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardian hasi eta bertan amaitu. Tartean, Oiartzungo gaina lau aldiz eta Gaintxurizketakoa birritan igo behar izan zuten parte-hartzaileek.

Abiadura bizian jokatu zen lasterketa (irabazleak 45,4 kilometro orduko batez bestekoa lortu zuen), eta erasoak etengabeak izan ziren. Azken kilometroetara arte, ordea, ez zen ihesaldi onik sortu. Illart Zuazusbiskar izan zen tropela atzean uztea lortu zuen bakarra. Gaintxurizketa gainera iritsi aurretik erasoa jo zuen, eta 12 segundoko abantailarekin iritsi zen Gamon Zumardiko helmugara. Tropeleko sprintean onena Andoaingo taldeko Bengoetxea txirrindularia izan zen.

Gainontzeko sailkapenei dagokienez, taldekakoa Andoaingok irabazi zuen, eta herriko lehen sailkatua Bruesa taldeko Iker Puga izan zen. Pugak 21. postua lortu zuen helmugan.

Proba egin ahal izateko laguntza eman zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkie Laguntasuna Elkarteak: ohiko kolaboratzaileei, Udaltzaingoari, Babes Zibilari eta abar. Halaber, proba ikustera gerturatu ziren txirrindularitza zale guztien «portaera ona» eskertu nahi izan dute .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa