Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Aiako Harriko altxor naturalak 'Life' proiektuari esker biziberritzen ari dira

Ingurumena

«Hasierako arazoak atzean utzita», orain gutxi egindako auditorian goraipen asko jaso zituen proiektuak

Alain maya

Duela hiru urte martxan jarri zen Life proiektua lehen fruituak hasi da ematen. Baso kudeaketa berritzailea Aiako Harriko GKL (Garrantzi Komunitarioko Lekua) mesedegarria izan dela azaldu zuten atzo Donostiako Foru Aldundiaren egoitzan egin zen agerraldian proiektuaren sustatzaileek.

Asier Arrese Mendi eta Inguruneko zuzendariak azaldu zuenez, hasieran ohikoak diren zailtasun teknikoak izan dituzte, batez ere «proiektua oso konplexua delako». Bestalde, orain gutxi egindako auditoriaren ondoren jasotako dossierrean goraipamen ugari zegoela gaineratu zuen Arresek.

Life programa 1992an sortu zen ingurumen komunitarioa bultzatzeko finantzazio tresna bezala. Horren bidez, ingurumen alorreko ekimenak diruz laguntzen dira. 2005ean Life Aiako Harria proiektua aurkeztu zen beste 182 proiekturekin batera, eta Europa mailan onartutako 54 proiektuen artean 6. gelditu zen. «Izugarria da hori», berretsi zuen Arresek.

Proiektuak lau xede nagusi ditu: baso kudeaketa berritzailea bultzatzea, interes komunitarioko habitat naturalak berreskuratzea, interes komunitarioko espezieen iraupena bermatzea eta zabaltzea, sentsibilizatzea eta koordinatzea. Proiektuak lau urteko iraupena du (2009ko irailaren 30era arte).

Life Aiako Harria proiektuaren aurrekontu osoa 2.260.318 eurokoa da. % 50a Europako Batzordeak finantzatua da, eta gainontzeko % 50a, berriz, programan inplikatutako zortzi erakundeen artean: Gipuzkoako Foru Aldundia; Basoa eta Naturgintza fundazioa; Errenteriako, Oiartzungo, Hernaniko eta Irungo udalak, eta Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritza nahiz Biodibertsitateko eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzak. Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko diputatuak hori nabarmendu nahi izan zuen. «Ahalegin handia egin da, eta azpimarragarria da horrenbeste elkarte elkarlanean aritzea».

 

lorpenak



Oianlekuko pagadi motza (20 hektarea) naturalki lehengoratzea, geroan garatzeko aukera emanez.

Bertako oihanpea babestea sail helduen 25 hektareatan, aireko kablea erabiliz erauzketa egiteko.

Konifera exotikoek hartutako 246 hektarea ordeztua eta pagadi eta harizti bihurtzeko planak idaztea.

Aiako Harriko interes komunitarioko ornogabeak aztertzea, basoen kontserbazio egoera onaren adierale gisa funtzionatzen baitute.

Aiako Harriko interes komunitarioko habitat naturalen mapa egitea, 1:10.000 eskalan.

Herri erakundeek 55 hektarea lur-sail pribatu erostea, biodibertsitatea zaintzeko erabil dezaten.

EAEn oso bitxiak diren bi landare-espezieren kontserbazio bermatzea: Trichomanes speciosum iratzea eta Soldanella villosa landarea.

Muturluze piriniarraren biologia eta populazioak aztertzea, EAEn desagertzeko arriskuan baitago.

Pagadiaren eta hariztiaren interes komunitarioko habitaten azalera 42,2 hektareara handitzea.

Kontserbazio egoera hobetzea pagadi-hariztien 40 hektareatan, non egur hila eta egitura-konplexutasuna handitu diren (Añarbeko eta Oianlekuko basoak).

Proiektuaren zabalkundea bultzatzea: LIFE proiektuaren webgunea abian jartzea (www.lifeaiakoharria.net); triptikoak eta dibulgaziozko koadernoak editatzea; Sustrai eta Basoa aldizkarietan artikuluak argitaratzea; ikastaro eta biltzarretan txostenak aurkeztea; bisita gidatuak egitea...

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa