Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Donibanen iaz zabaldu zuten Gaztelekuak oso harrera ona izan du barrutiko gazteen artean; 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak astebururo biltzen dira J.J Otaegi plazako lokalean, lagunartean .

Gazteentzako sarea osatzen

olatz mitxelena

Iazko ekainaren 15ean zabaldu zituen ateak lehenbizikoz Donibaneko Gaztelekuak. Udako etenaldiaren ondoren, lehengo irailaz geroztik ostiralero eta larunbatero irekitzen dute J.J Otaegi plazako lokala, barrutiko 13 eta 17 urte arteko gaztetxoentzat. Beraz, hilabeteak baino ez ditu azpiegiturak, baina bertan lan egiten duten begiraleek aditzera eman dutenez, «oso harrera ona» izan du barrutiko nerabeen artean. Guztira, 75 neska-mutilek eman dute izena ikasturterako.

Lokala txikiegia da aukeran, nahiz eta 75 gazteak batera ez diren inoiz elkartzen. Hala ere, gazteek gustuko dituzten guztiekin atondu dute egoitza kudeaketaren ardura duten Kantauri Ludiko Elkarteko hezitzaileek; ordenadorea, karaokea, eskulanetarako materiala... finean, gazteek hara joaten direnean aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten beharrezko diren bitarteko guztiak.

Uztaila erdialdera arte astebururo zabalduko dute Gaztelekua. Abuztuan itxita egongo da, baina irailaren erdialderako berriro izango da martxan.

Beren kabuz, zein hezitzaileen laguntzaz

Askotan gazteak izaten dira zer egin nahi duten erabakitzen dutenak, «jolas librea gazteen autonomia lantzeko bidea ere badelako». Baina bidelagun, hiru hezitzaile izaten dituzte: Nerea Gartzia, Xabi Lertxundi eta Iban Sanz aritzen dira gazteekin lanean Donibaneko Gaztelekuan. Pozik daude hirurak gazteek egin dieten harrerarekin eta argi dute orain nondik nora jo behar duten: «Gure burua ezagutaraztea da orain gure lana, eta ahal den neurrian herrian dinamikak sortzea gustatuko litzaiguke».

San Pedro eta Trintxerpeko Gaztelekukoekin zein Kale Hezitzaileekin elkarlanean aritzen dira, eta aurrerantzean bide hori sendotzeko asmoa dute. Aurten, esaterako, drogari buruzko tailer bat egingo dute elkarlanean, eta Donibaneko gazteentzako sexualitate tailerra prestatzen dihardute baita ere.

Helburu hezitzaileak

Gazteentzako eskaintza eskasiari erantzuteko sortu dute, besteak beste, Gaztelekua. Honela, etxean nahiz kalean topatuko ez dituzten aukerak aurkituko dituzte nerabeek Gaztelekuan. Gai sozialak jorratzen dituzten filmak ondoren hezitzaileen laguntzaz gaiari buruzko lanketa egiteko, hezkidetza lantzeko sukaldaritza tailerra, eskulanak... azken hauek hilabetero errepikatzen dituzten jarduerak dira. Guztiak euskaraz egiten dituzte eta gazteen hizkuntz erabilerak zein joera hartzen duen aztertzen dihardute begiraleek.

Hirutik bitan

Gaztelekua, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren menpeko udal-ekipamendua da. Gazteria politikaren estrategia ildoen garapenetik sortu da egitasmoa, Gizarte Zerbitzuen Sailarekin elkarlanean.

Haurren beharrei erantzuteko udal ludoteken sarea dagoen bezala, duela bi urtetik hona «nerabeen taldeari berariaz eskainitako ekipamenduen sarea» osatzen doa. Donibanekoa Pasaian zabaldutako bigarren Gaztelekua da. Lehenbizikoa Gran Sol kalean zabaldu zuten, 2006ko maiatzan, San Pedroko eta Trintxerpeko gazteentzat. Sarea guztiz osatzeko, beraz, Antxoko Gaztelekua baino ez da falta. Egitasmoa badago, baina Udaletik esan dutenez, oraindik ez dago epeetan jasota.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa