
'Putzuak lehortzen' lanaren estreinaldia hartuko du bihar eta etzi kulturguneak
Errenteria-Orereta
Bihar euskarazko bertsioaren estreinaldia izango da, 20:00etan; etzi, gaztelerazkoarena
iban iza
Agerre Teatroak Putzuak lehortzen antzezlana taularatuko du estreinakoz herrian, Emakumearen Egunaren haritik Errenteriako Udaleko Kultura eta Gizarte Zerbitzuak sailek antolaturiko ekitaldien baitan. Bi aldiz antzeztuko dute obra, biak ala biak Errenteria Hiria Kulturgunean: bihar, 20:00etan, euskarazko bertsioa; etzi, ordu berean, gaztelerazkoa (Secando Charcos izenburupean).
Amodioa
Amodioz mintzo den ikuskizuna da Putzuak lehortzen, amodiozko istorio baten iragana eta oraina kontatuz. Protagonista nagusiarentzat, Ramonarentzat, amodioa eta bizitza gauza bera dira. Hala, haren ustez, maitatzea, bizitzea erabakitzen duzun unea da, eta une hartan berreskuratzen du norberak askatasuna, zoriontasuna. Horregatik, bikotearen urtemuga ospatzeko afarian, Ramonak ausarta izan dadila eskatzen dio Ramoni, gaztaroan izan zuten ametsa berreskura dezaten
Sarrerak
Maite Agirrek idatzitako istorioa Garbi Losadak moldatu eta zuzendu du. Euskarazko itzulpena, berriz, Ainhoa Pinedarena da.
Oholtzan, ordea, lau dira protagonistak: Maite Agirre bera eta Ander Lipus, Ramonaren eta Ramonen paperak jokatuz hurrenez hurren, Joseba Usabiaga eta Ines Martinez de Iturrate. Azken bi hauek gaztaroko Ramonaren eta Ramonen rola betetzen dute, antzezlanean zehar musika jotzearekin batera.
Denera, ordubeteko iraupena du antzezlanak.
Sarrerak zortzi euro balio du, sei euro 65 urtetik gorakoen eta gazte txartela aurkezten dutenen kasuan. Gaur, goizez eta arratsaldez eros daitezke sarrerak, kultuguneko hirugarren solairuan: 10:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Bihar eta etzi, goizez bakarrik, 10:00etatik 13:00etara.
Emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago ere eros ahal izango dira sarrerak, kulturguneko sarreran bertan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.