Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Xoxo-Lurra Eguna

antolatu dute lehen aldiz etzidamurako

Lezo

Herriko elkarteek herritarrei dei egin diete 10:00etan Karlos Saldise plazara ager daitezen auzolanean aritzeko

lorea muguruza

Aurten lehen aldiz antolatu dute Xoxo-Lurra Eguna herriko hainbat elkartek Udalaren laguntzarekin batera. Etzidamu izango da aipatutako eguna, eta 10:00etan egin dute hitzordua Saldise plazan, Xoxo-Lurra deitzen den eremua auzolanean garbitzera joateko.

«Aurten ere, Jaizkibel mendiaren defentsan beste urrats bat eman nahi dugu zuen laguntza eta parte-hartzearekin. Horretarako, Xoxo-Lurra Eguna antolatzeari ekin diogu. Herritik gertu den paraje bat delako eta balore asko gordetzen dituelako», zehaztu dute antolatzaileek. Xoxo-Lurra herriko kaskotik oso hurbil dagoen eremua da (Ijurko auzo atzetik Bekoerreka jarraituz). Aipatutako eremua «utzita» eta «zaborrez beteta» dagoela adierazi dute antolatzaileek: «Gure proposamena elkarte eta herritarrekin zabor bilketa herrikoia egitea da, ondoren panel informatibo batzuk jartzeko bertan. Horretarako, etzidamu, 10:00etan Karlos Saldise plazan elkartuko gara».

Hein berean, herriko hainbat elkartetako kideek esan dute Udalak «prestutasuna» agertu duela zabor poltsak, eskularruak, tresneria eta zaborraren garraioa bere gain hartzeko. Dena den, herritarrek materiala badute eraman dezatela eskatu dute. Halaber, Udalak Xoxo-Lurra inguruan dauden txabolen jabeei natura «errespeta dezaten» eskatu diete, «beraiek baitira inguru hori gehien zikintzen dutenak».

Xoxo-lurraren balioa azpimarratuz

Antolatzaileek Xoxo-Lurraren inguruan aztarna etnografikoak daudela nabarmendu dute: Goikoerrotaren ur biltegiko horma, hiru karobi, hariztia, eta ur garbiko erreka, esaterako. «Xoxo-Lurrako ingurua zaborrez garbitu eta egokituko dugu herriko elkarteen artean antolatutako auzolanean. Honela, herritik gertu eta irisgarri dagoen hariztia eta erreka herritarren erabilpenerako mantentzea aldarrikatzen dugu, baita garai bateko karobiak errespetatzea ere».

Xoxo-Lurra eremua errespetatzeko eskatzeaz gain, superportuaren sarbideak aipatutako lekua «mehatxatzen» duela salatu nahi izan dute: «Herritarrei bizkarra emanik eta informazio ezarekin, Gipuzkoako Foru Aldundia idazten ari den proiektuan, Urrullotik barrena, Urdalamarta baserriaren ondotik, errepidea eta trenbide berria aurreikusten dira».

Horrez gain, Matxitxulo errekaren sorburuan Jaizkibelgo kostan dagoen Sanjuanarriraino 1.750 metroko tunela eraiki nahi dela esan dute: «Xoxo-Lurra bera ere arriskuan legoke Jaizkibia erakundearen planen arabera, bertatik sartu nahi dute Jaizkibel mendia zeharkatuko lukeen tuneletako bat. Errepidea eta trena itsaslabarretara sartzeko bi tunelez gain, larrialdietarako hirugarrena eraiki nahi omen dute».

Bestetik, Udalak adierazi du Jaurlaritzako Ingurumen Sailari «bere posizioa agertzea» eskatuko diola eta Aldundiko Lurralde Sailari «horrelako proiektuekin itsutu» ez dadila ere bai.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa