Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Kantu eta jolas tailerrak antolatu dituzte Udalak eta Ttur-Tturrek

Euskara

Izen-ematea martxoaren 12ra arte egongo da zabalik, eta 20 euroko prezioa izango du

A. maya

Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, gurasoentzako kantu eta jolas tailerra antolatu du. Haurrei euskaraz jokoa erakustea izango da helburua; horregatik, gurasoei dago bideratua ikastaroa.

«Gure seme-alabak Nintendo eta Play Station bezalakoekin jolasten ikusten ditugunean, gure txikitako jolasak erakusten hasten gara. Batzuetan konturatu ere egin gabe, eta beste batzutan besterik ez dakigulako, jolas horien esaldi eta kantuak gazteleraz kantatzen ditugu», azaldu dute Udaletik. Esaldi eta kantu horiek euskaraz irakastea izango du xede ikastaroak.

Tailerren antolaketa praktikoa eta aurrera eramatearen ardura Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearena izango da, irakasleak bertako kideak izango baitira.

Ekimena ez da berria. Duela bi urte Haurtzaro Ikastolan talde bat osatu zen, eta iaz bi talde: bat 3 urte arteko haurrak zituzten gurasoena, eta bestea, haur helduagoak dituzten gurasoena. «Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta parte-hartzaileak oso gustura gelditu ziren», azaldu dute Euskara Zerbitzuko ordezkariek. «Horren adibide da zenbait gurasoek errepikatu egiten dutela esperientzia», gaineratu dute.

Izen-ematea, datorren asteazkenera arte zabalik

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 12ra arte dute izena emateko epea, Udaleko Euskara Zerbitzuan (943 493 842 telefonoan) edo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunean (943 260 182). Horretarako, 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso izan beharko da, eta ikastaroan diren bitartean euskaraz hitz egin beharko dute. Saioak apirilaren 3tik ekainaren 13ra bitartean izango dira, ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 16:15era. Izen-emateak 20 euro balioko du, eta Udalaren zerbitzuetako tasak ordaintzeaz salbuetsita dauden familiak ikastaroa ordaintzeaz ere salbuetsita egongo dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa