Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Bertso eskolako eta gitarrako ikasleen saioa, etzi

Musika

Udaletxeko aretoan izango da, 20:00etan, herriko musikari eta abeslari zikloaren hirugarren saioa

Alain maya

Bertso eskolako eta gitarra taldeko ikasleen emanaldiak izango dira etzi, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian. Herriko musikarien eta abeslarien emanaldi-zikloko hirugarren saioa izango da.

Helduen bertso eskolako kide Aitor Errazkin eta Exteban Martiarenak Moskutik Lexotira, zazpi astoren gañian ikuskizunaren zati bat eskainiko dute, baita zenbait kopla abestu ere. Saioaren bigarren zatian, berriz, helduen tailerreko gitarra taldea arituko da. 10-14 ikasle inguruk hartuko dute parte bertan.

Oiartzungo Udal Kultura Batzordeak herriko musikari, abeslari, soinujole, bertsolari eta, oro har, musika eta dantza alorreko artistei jende aurrean aritzeko aukera eman nahi izan die. Horretarako, hilero ekitaldi bat antolatzea erabaki zuten, «bide batez, herriko giroa suspertzeko asmoz».

Urtarrilaren 27an hasi zen zikloa Ergoiengo Musika Eskolako kideen emanaldiarekin. Aurretik, herri kirol erakustaldia izan zen Girizia soka-tira taldekoen eskutik. Otsailaren 23an, Oiartzungo Musika Taldeen Elkartearen eskutik, Defoe eta Toil rock taldeen kontzertuak izan ziren.

Gitarra taldea, handituz

Bertso eskolako kideek emango diote hasiera saioari. Emanaldiaren bigarren zatian, helduen tailerreko gitarra taldearen txanda izango da. Orain dela 8-10 bat urte sortu zen taldea, eta azkenaldian, nabarmen handituz doa taldekideen kopurua. «Gehien bat kantuak ikasten dituzte, gehienek hori eskatzen baitute, baina kantatu gabe gitarra jotzen ere ikasten dute», azaldu dute arduradunek. 100 kantu inguru dituzte akordeekin jarrita, eta errepertorioa etengabe handituz doa. Oraingoan, Udal Kultura Sailekoek emanaldia egiteko animatu dituzte, eta «taldekoek eskertzen» dutela diote arduradunek, gehienek ez baitute jende aurrean kantatzeko aukerarik.

Honako hauek dira jaialdian parte hartuko duten ikasleak: Ixabel Galdos; Amaia Txurio; Iraia Etxebeste; Amaia Iriondo; David Muñoz; Eneritz Mitxelena; Ana Belen Docampo; Eider Martinez; Irati Odriozola; Itziar Etxarte; Xabier Salaberria; Urko Beloki; Luis Maria Zabala eta Andoni Irastorza. Horiek guztiak, binaka edo hirunaka aterako dira kantari, eta guztira 8-10 kantu entzuteko aukera izango da emanaldi honetan.

Eduardo Baranzanok, gitarra era berezian joko du

Hirugarren zatia, berriz, desberdina izango da, nahiz eta gitarrak protagonista izaten jarraituko duen. Eduardo Baranzano uruguaitarraren txanda izango da, aspaldidanik Oiartzunen bizi dena, eta euskal kulturan oso integratuta dagoena. Bertako kultur adierazpen ugarietan parte hartu du (gitarraren artea CDa eta Gitarra zahartxo bat euskal kantuen bilduma eta CDa argitaratu ditu; baita Mikel Laboaren azken diskoan parte hartu ere, besteak beste).

Donostiako kontserbatorioko irakasle ere bada, eta mundu mailan kontzertu emaile famatua den arren, antolatzaileek ez dutela horregatik gonbidatu azaldu dute, gitarra jotzeko era berezi bat erakutsiko duelako baizik, perkusioarekin lotuago dagoena. Afrikako bi pieza berezi eskainiko ditu uruguaitarrak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa