
'Bidez bide' programa martxan jarriko du Udalak landa eremuan
Ongizatea
ðð
60 urtetik gorako eta ezgaitasunen bat dutenentzako garraio zerbitzua da
l. muguruza
Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak jakitera eman du Bidez bide egitasmoa martxan jarriko duela Altamiran. Bidez bide programa landa eremuan bizi diren 60 urtetik gorako pertsonei eta ezgaitasunen bat dutenei zuzenduta dagoen garraio zerbitzua da. Aipatutako garraio zerbitzu honek ezohiko eginkizunak egin ahal izateko (medikuarengana joatea, gestioak egitea...) Lezora hurbildu eta ondoren etxera eramateko aukera eskaintzen du
Egitasmo hori Behemendi Landa Garapen Elkartearekin batera eskainiko du Udalak.
Bidez bide programan parte hartzeko baldintzak honakoak dira: 60 urte baino gehiago izatea edo ezgaitasun kalifikazioa izatea; Lezon erroldatua egotea; Osasun egoeragatik edo beste arrazoi batzuengatik ezgaitua ez egotea etxetik ateratzeko; norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea, eta bizilekura garraio publikorik ez iristea.
Eskaera egiteko baldintzak
Aurretiaz aipaturiko baldintzak betetzen dituen pertsonak eskaera egiteko honako dokumentuak aurkeztu behar ditu udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, astegunetan 08:00etatik 14:00etara: NAren fotokopia; errolda ziurtagiria; ezgaitasun maila zehazten duen ziurtagiria, ezgaituen kasuan, eta autorik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 521 094 telefono zenbakira dei dezake, eta bertan Ivan Kortajarenarengatik galdetu behar du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.