
Emakumeen Egunaren harira, ekimen ugari
Gizartea
Oiartzungo Emakumeen Taldeak adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua osatu du datozen egunetarako
goiatz labandibar
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Oiartzungo Emakume Taldeak aurtengoan ere antolatu ditu ekimenak.
Martxoaren 8an hasiko dira ekitaldiak, nazioarteko egunarekin batera, eta datorren aste osoan zehar jarraituko dute.
Aurtengo astea ez da soilik emakume helduei begira izango. Haurrentzako ipuin kontalariak ere izango dira, eta ekimen guztiak parte hartu nahi dutenentzako izango dira.
Ia ekimen guztiak herrian bertan izango dira, baina Donostian egingo den herrialdeko manifestaziorako deia ere luzatu dute herritik.
Karmele Etxeberria emaginari omenaldia
Dagoeneko afarirako txartelak salgai daude Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian eta Elorsoro kiroldegian.
Txartelak 20 eurotan daude salgai. Langabetuek, 15 euro ordaindu behar dituzte. Hilaren 10ean izango da txartelak erosteko azken eguna.
Karmele Etxeberria emaginari omenaldia egiteko baliatuko dute afaria. Anbulatorioan 25 urte beteko ditu aurten Etxeberriak.
Lehengo astean hasi zen
Ekimenak, berez, lehengo asteburuan hasi ziren, herriko emakume talde handi batek Donostiako Lilatoian parte hartuta.
egitaraua
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ipuin kontalariak
Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.