Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Portua normaltasunera itzuli da

Gizartea

Eguraldiak ontzien trafikoa eten zuen herenegun portuan; atzo sartu zituzten kanpoan zain zeunden ontziak

o. mitxelena

Herenegun hasitako denboraleak ontzien sartu-irtena eten egin zuen Pasaiako Portuan. 10:00az geroztik ez barrura ez kanpora geratu ziren merkantzia ontziak. Herenegun gauean bost ontzi zeuden portura sartzeko zain bokalearen kanpoaldean.

Atzo goizeko 11:00ak inguruan praktikoak kanpora irten ziren, eta autoak garraintzen dituen ontzia sartzea lortu zuten. Bigarren ontzi bat sartzera irtendakoan zailtasun handiagoak izan zituzten praktikoek, baina lortu zuten.

Handik aurrera normaltasuna itzuli zen trafikora. Kanpoan zain zeuden ontziak sartu eta ondoren hasi ziren portu barruan zain zeudenak irteten. Olatu handiak zeuden bokalearen kanpoaldean, nahiz atzo egoerak hobera egin zuen. AZTI-Tecnaliak duen estazio ozeanografikoan, herenegungo olatuen batez bestekoa 6,7 metrokoa izan zen, baina 9 metroko olatuak ere izan ziren.

Arrantza ontziak kaian lotuta

Berdeletan ari diren ontziak ere kaian lotuta geratu behar izan dute azken bi egunetan, Galiziatik etorritakoak zein bertakoak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Hitzaldia

zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa