Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Ateak zabaltzeko eguna izan zuten atzo Trintxerpeko Itsas Eskolan eta datorren ikasturtean izena emateko asmoa dutenek, instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuten

Itsasorako trebatu nahi?

olatz mitxelena

Gizonezkoak izaten dira gehienetan, beharrak bultzatuta etorritakoak batzuk, kuriositatez hurbildutakoak beste hainbat. Batzuk izena emango dute datorren ikasturterako, beste hainbat gogoarekin geratuko dira akaso.

Pasaiako Itsas Eskolan, ateak zabaltzeko eguna zuten atzo. Datorren ikasturterako ikasle berriak erakarri eta instalakuntzak ezagutzera emateko helburuz antolatu zuten jardunaldia. Honela, atzo arratsaldean instalakuntzak ezagutu nahi zutenek, eskolatik bisita gidatua egiteko aukera izan zuten.

Eskolarako garai berria

Itsasorako trebakuntzan espezialdutako eskola da Pasaiakoa, eta hala izango da aurrerantzean ere, baina lehengo urtarrilaz geroztik garai berri bat hasi du Itsas Eskolak. Izan ere, Itsasmendikoi sozietate publikoari esleitu baitiote.

Itsasmendikoi (IMK) Euskal Autonomi Erkidegoko landako eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapena eta garapena integratzeko zentroa da, eta bi helburu nagusi ditu: autonomi erkidegoan «lehen sektorea modernizatzea eta profesionalizatzea eta sektore horretako belaunaldi erreleboa bermatzea» batetik, eta bestetik, «lurralde oreka berraztertzea».

Honela, Pasaiako Arrantza Eskolaz gain, beste bost hezkuntza zentro dira IMKren baitakoak: Derioko lorezaintzarako eta baratzezaintzarako eskola, Arkauteko eskola, nekazariei eta landa eremuko biztanleei hasierako prestakuntza ematea helburu duena, Fraisoroko nekazaritza eskola, Arantzazuko artzain eskola, eta Biasteriko mahastizaintza eta ardogintza eskola.

Gipuzkoako bakarra

Pasaiakoa, Gipuzkoako Itsas Eskola bakarra da eta itsasoan, arrantza ontzietan zein merkantzia ontzietan lan egiteko behar diren titulu akademiko guztiak eskaintzen ditu, erdi eta goi mailako ziklo formatiboen bidez.

Historia luzea du eskolak. Aurrekaria Donostiako Arrantza Eskola izan zen, Gipuzkoako Ozeaografia Elkarteak sortu zuena 1912. urtean, Kaiko Marinelen San Pedro kaperako eskola-aretoan. Oinarrizko prestakuntza ematen zuten orduan, oso modu praktikoan.

1980 urtean, institutuak, gainerako zentro guztiek bezala, ikastetxe nazionalaren izendapena galdu zuen, eta bi urte geroago, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitu zizkioten nabigazio eta arrantza alorretako irakaskuntzan Estatuak zituen eskumenak. Ikastetxearen izena aldatu zen orduan, eta Pasaiako Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako Ikastetxe Politekniko izena hartu zuen, iazko urtarrila arte. Orain, IMKren baitan, «nabigazio eta irakaskuntzako erronka berriei eraginkor erantzutea» da eskolaren helburua, «itsasaldeko ekintza-taldeak garatuz».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa