Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Lesoinu Aste Pedagogikoaren

XXII. aldia hasiko da gaur

Musika

Goizean, Herri Eskolako haurrek kontzertu pedagogikoa emango dute beren ikaskideen aurrean

lorea muguruza

Aurten Lesoinu Aste Pedagogikoaren XXII. aldia egingo du Tomas Garbizu Musika Eskolak, Udalak lagunduta. Gaur bertan emango diote hasiera Lesonuri: 11:00etatik 11:45era bitartean, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek beren ikaskideak diren Herri Eskolako haurrei kontzertu pedagogikoa emango diete: txistua, flauta, perkusioa, biola, biolina, pianoa, akordeoia eta kantua erabiliko dituzte hitzetik hortzera.

«Lesoinuren baitan ikuspegi ezberdinetako askotariko kontzertuak izango dira, ikasle, irakasle eta musikazale guztiei zuzendua», azaldu zuen atzoko aurkezpenean Haritz Salaberria alkateak. «Herriarentzako harrotasun handia da, izan ere, hogeita bi urtetan Lesoinuk trinkotasuna lortu baitu herrian».

Kanpoko musikariak ere izango dira

Ohikoa den moduan, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen kontzertu pedagogikoez gain, aurten ere kanpotik musikari ugari etorriko da. Esaterako, Aroia Makuso piano jotzaile oiartzuarrak Vincenzo Lay flauta jotzaile italiarrarekin batera Ganbara musika kontzertua emango du astelehenean, hilaren 10ean, hain zuzen ere. 19:30ean hasiko dira eta Gezala Auditoriumean joko dute Paristik datozen musikari hauek.

Horrez gain, punk folk doinuak jotzen dituen Maika Makovski mallorkarra ere izango da bere azken diskoa aurkezten: Kraj So Koferot. Makovskiren kontzertua Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan eta Lesoinuren barruan kokatu dute antolatzaileek.

Hipolito Gezala omenduko dute

Aste Pedagogikoaren zentzua galdu gabe, aurten Hipolito Gezala herritarra hil zela berrogeita hamargarren urteurrena denez, hura omenduko dute. «Hipolito Gezala pedagogoa izan zen eta militantea musikaren arloan. Hipolito bezalako jendeak ireki digu bidea Lesoinu bezalako Aste Pedagogikoak antolatzeko», adierazi zuen atzo Xanti Espinak, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak. Herriko mutilei solfeoa irakatsi zien, abesbatzean asko lagundu zuen, eta elizan ere organoa jo zuen.

Bandaren kontzertua

Hipolito Gezala zenbait urtez Errenteriako Bandako zuzendaria izan zen. Hori dela medio, aurten Lesoinun parte hartzera gonbidatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak. «Aukera ezin hobea da musika eskolako haurrek banda batean egon daitezkeen instrumentu guztiak ezagut ditzaten. Errenteriako banda, gainera, profesionala da eta prestijio handia du», zehaztu zuen Espinak.

Haurrei instrumentuak erakusteaz gain, musika sarean nola topatu daitekeen ere azalduko du hilaren 11n Jokin Sukuntzak, Musika Eskolan eskainiko duen ikastaldian, 17:00etatik 18:00etara. Baina ez da informatika eta musika lotuko dituen ikastaldi bakarra izango; hilaren 14an, datorren ostiralean, Jose Manuel Crespok Musika eta Informatikari buruzko azalpenak emango baititu musika eskolan.

 

egitaraua



Gaur. 11:00etatik 11:45era, kontzertu pedagogikoa izango da Herri Eskolan. 19:30ean, berriz, abesbatzen kontzertua Gezala Auditoriumea, Galdakaoko Maximo Moreno eta Sutargi Abesbatzarekin batera.

Bihar. Gurutze Santuaren plazan Errenteriako Musika Bandaren kontzertua izango da, 19:30ean.

Etzi. Erromeria. 10:00etan Tomas Garbizu Musika Eskolako Txistu bandaren diana izango da, eta 12:00etan, Gurutze Santuaren plazan kontzertua. 12:00etan, Sutargi Abesbatza ibiliko da kaleetan zehar. 19:00etan, Hernaniko Abesbatza eta Txinparta Abesbatza ibiliko dira kalean.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa