
Jon Martinen 'Ero' liburua kalean da
Literatura
Igartza Beka irabazita, urtebete izan du 19 ipuineko bilduma prestatzeko
goiatz lAbandibar
Urtebeteko epea izan du liburua idazteko Jon Martinek, eta dagoeneo kalean da Ero liburua. Igartza Bekari esker argitaratu du ipuin-bilduma hau.
Eromena ardatz hartuta, 19 ipuin idatzi ditu Martinek, bakoitza erotasun edo obsesio mota bati buruzkoa.
«Literatura hutsa»
Ero «arin irakurtzeko modukoa» dela uste du egileak. «Beldur nintzen jendeari liburua zientifikoegia irudituko ote zitzaion, baina literatura hutsa da».
Elkarren eskutik argitaratu du liburua. Liburuko protagonista gehienak «normal-normalak» direla dio Martinek. «Denak erotzat joz gero, oso irakurle gutxi salbatuko dira». Izan ere, Martinen helburuetako bat «erotasuna kakotx artean jartzea» izan da.
Emaitzarekin, «pozik»
«Gizartearen erretratua» da Ero, «kohesioa behar du sistemak funtzionatzeko, eta hortik ateratzen direnak bereiztu egiten ditu».
Pozik dago emaitzarekin. «Bukatuta irakurri dudanean, liburu polita dela iruditu zait. Idazten aritu naizen bitartean, hala ere, sentsazio hori ez da izan konstantea».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.