Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

maika makovski ð- Musikaria

«Gogo biziz jotako musika topatuko dute lezoarrek»

Musika

Gaur, 20:00etan, Gezala Auditoriumean eskainiko du kontzertua Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira abeslari eta musikari mallorkarrak

lorea muguruza

Gaur punk-folk kontzertua izango da Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, baita XXII. Lesoinu Aste Pedagogikoaren barruan ere: Maika Makovski mallorkarrak (1983, Mallorka) undreground musika aurkeztuko du Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du.

Zer eskainiko diguzu Lezoko kontzertuan?

Beti alde batetik bestera joaten garen hirukotea izango gara Lezon. Indar handiko showa eskainiko dugu. Lehen diskoko eta bigarren diskoko abestiekin. Horiez gain, ezagutzen ez diren beste hainbat abesti ere joko ditugu, barruan daukagun indar guztiarekin.

Nola erabaki zenuen musikaz bizitzea?

Egia esan, ez nuen erabaki kontziente bat hartu. Niretzako abestiak idazten hasi nintzenean ohartu nintzen musikaren mundua zerbait egin nezakeela. Gero, Bartzelonara joan nintzen eta han hasi nintzen batekin eta bestearekin idatzitako abestiak jotzen. Baina inoiz ez dut erabaki kontzienterik hartu musikaz bizitzeko. Nire aita konpositorea izateak ere eragina izango zuen.

Zure musika deskribatzeko gai izango al zinateke?

Ez dut uste. Musikariontzako oso zaila da gure musika deskribatzea. Gure zurrunbiloan ibiltzen gara. Kontzertu batetik bestera, errepidean gaizki janez, oholtzak prestatzen eta abar. Ateratzen zaiguna jotzen dugu, eta ezinezkoa da niretzako gure musika deskribatzea.

Orain dela hamar urte bigarren postua eskuratu zenuen Mallorkan egin ohi den Pop-Rock jaialdian. Zer izan zen zuretzat?

Jaialdi hartan konturatu nintzen musikan badudala zer esana. Hamabost urte nituen eta ikaragarria izan zen. Sekula ez nuen horrenbeste jenderen aurrean jo eta beldur pixka bat eman zidan. Baina hor hasi nintzen musikaren munduan sartzen, eta gero Bartzelonara joan nintzen.

Musikan aditu batzuk underground musikaren musa bezala izendatu zaituzte. Zer sentitzen da horrelako gauzak aditzen dituzunean?

Lausengatua sentitzen naiz, baina handi gelditzen zait niri horrelako hitza. Nik nire bizitza egiten dut. Bakoitzak bere lana egiten du eta nirea musika da, orduan horrelako gauzak aditzean iruditzen zait ez direla niri buruz hitz egiten ari. Hala ere, aditu horiei eskerrak eman behar dizkiet underground musikaren musatzat hartu izanagatik.

Underground musikaren bultzatzaile sentitzen zara, esaten dizuten bezala?

Ez dut uste ni naizenik bakarrik. Momentu konkretu honen ondorioa da. Underground musika gora egiten ari da. Irratietan sarritan ez digute tarterik egiten ez delako dirua mugitzen duen musika, baina leku guztietan gora egiten ari den musika mota da. Milaka talde daude eta estatuaren iparraldean are gehiago. Los culebras bezalako talde asko dago.

Zure izenarekin aurkeztu ohi dute taldea. Baina alde batetik bestera betiko taldekideekin ibiltzen zara, ezta?

Bai. David Martinezek bateria jotzen du eta Bartzelonara joan nintzen garaian ezagutu nuen. Proba egin nion lehen bateria jolea izan zen eta harekin jarraitzen dut bost urte eta gero. Baxu jotzailea topatzea gehiago kostatu zitzaigun: urtebete pasatu genuen lagun baten bila eta azkenen nire Mallorkako lagun bat aukeratu genuen: Juan Carlos Luque.

Nolatan abesten duzu inglesez mallorkarra izanda eta aita mazedoniarra izanda?

Nik Ameriketan ikasi dut, eta inglesa menderatzen dut. Gainera, abestiak idazten hasi nintzenean nire inguruan inork ez zuenez inglesez ulertzen, sentitzen nuena ezkutatzeko aukera nuen. Horregatik hasi nintzen inglesez idazten.

Ez da Euskal Herrian jotzen duzun lehen aldia.

Ez, Durangon eta beste hainbat herrietan eman ditut kontzertuak eta jendeak oso harrera ona egin dit. Publiko zintzoa da, eta janari onak asko laguntzen du, kar, kar, kar!

Zer topatuko dute lezoarrek zure kontzertuan?

Gogo biziz jotako musika. Rock mota oso ezberdinak gozatzeko aukera eta barren barrenetik irtendako emozioak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

deialdiak

Kale Ekintza
OIARTZUN, Aldeguna Elkartean - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa