
Donostiako Nazioarteko Piano lehian, hamar oiartzuar
Musika
Atzo hasi zen lehiaketa, eta gaur eta bihar ere pianojoleak lanean ariko dira sariren bat eskuratzeko asmoz
goiAtz labandibar
Atzo hasi zen Donostia Hiria XV. Nazioarteko Lehiaketa, piano-jole gazteentzat. Gaur eta bihar jarraituko dute saioek. Guztira, hamar oiartzuarrek hartuko dute parte lehiaketan, bost mailatan. Hauetako bederatzi Ibargain Musika Eskolako ikasleak dira.
Victoria Eugenia antzokian izango dira kontzertu guztiak. Gaurko saioak 09:00etan eta 16:30ean hasiko dira. Biharkoak ere, ordu berean izango dira.
Ibargaingo arduradunek, «urtero legez, sariren bat etxera ekarriko» dutela espero dute, «Oiartzunen bezain ondo arituz gero, behintzat bai» .
Mundu osoko lehiakideak
Oiartzuarrek mundu osoko lehiakideak izango dituzte: Portugal, Mongolia, Letonia, Lituania, Venezuela, Ukrainia, Ekuador, Alemania, Frantzia, Georgia eta Eslobeniako piano joleak etorriko dira, besteak beste .
Aroia Makuso pianojoleak Vincenzo Lay italiarrarekin batera hartuko du parte lehiaketan. Makuso ere Ibargaingo ikasle ohia da, gaur egun Parisen ikasten badu ere.
Gainontzeko partaide oiartzuarrak lehiatuko diren mailetan, guztira 142 pianojole ariko dira sariren bat eskuratzeko asmoz.
parte-hartzaile oiartzuarrak
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
Ikuskizunak
Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.