Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Jaizkibelen istripua izan duen 'Maro' ontzia ezin izan dute porturatu

Itsasoa

Ontziak zamarik ez, baina 54 tona gasolio eta 2,6 tona olio garraiatzen ditu; isuria nola saihestu ari dira aztertzen

olatz mitxelena

Atzo arratsaldean porturatuko zutela espero zen baina azkenean ezin izan dute. Harkaitzen kontrako kolpeak kalteak eragin zizkion herenegun gauean Jazkibelgo harkaitzetan hondartu zen Maro ontziari. Zamarik ez zuen ontziak, baina 54 tona gasolio eta 2,6 tona olio garraiatzen dituenez, oraingoz dagoen tokian uztea erabaki duten.

Baionatik irten eta Pasaiako portura zihoala, istripua izan zuen herenegungo 23:05ak inguruan Maro izeneko ontziak, Jaizkibel mendiko harkaitzen kontra, Turulla izenez ezagutzen den lurmuturrean.

Eskifaiak han eman zuen gaua., eta hasiera batean Maro ontziko kapitainak beharrezkoa ikusten ez zuen arren, 13:00etarako, berarekin batera ontzian zeuden marinelak, ukraniarrak guztiak, ontzitik atera zituzten, helikoptero baten laguntzaz. Hondarribiko aireportura eraman zituzten, guztiak onik.

Garraiatzeko modua aztertuz

Ontzian kapitaina geratu zen, teknikoekin, ontzia nola porturatuko zuten erabakitzeko. Ordurako istripuaren lekuan itsas salbamendurako hegazkina, salbamendu ontziak eta atoiontziak ikus zitezkeen. Atoiontzi bati lotuta dago atzoz geroztik Maro ontzia.

Oraindik ez dago argi istripua zerk eragin duen. Itsasoaren egoerak eragindakoa zela zabaldu zen atzo goizean, baina arratsaldean zabaldu zenez, ontziak matxura izan zuen makinetan eta horren ondorioz geratu zen harkaitz artean. Maro ontzia maiz etortzen da Pasaiako Portura eta ingurua ezagutzen du, beraz.

Harkaitzen kontra jotzean, ontziaren egituran zulo bat egin zen, eta olioa isuri egin du. Horregatik,. Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariak istripuaren tokian izan ziren, salbamenduko taldeekin batera ontzia garraiatzeko modurik egokiena zein den aztertzen eta erabakitzen.

Salbamendurako kontingente handia

Atzo, egun osoan, salbamendurako kontingente handi bat aritu zen lanean ontziaren inguruan. Ontziak berak kontratatutako atoiontziekin batera, Alonso de Chaves atoiontzia Gijonetik etorri zen Pasaiara, Portuko atoiontziak baino potentzia handiago duelako eta batera lanean aritzeko.

Operazioan Salvamar Orion ontzia eta Helimer Cantabricohelikopteroa ari dira parte hartzen, baita Rosalia de Castro salbamendu hegazkina ere. Hegazkin horretan ekarri zituzten salbamendu lanetan parte hartzen ari diren A Coruñako Base Estrategikoko urpekariak ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa