Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Artikutzara bisita gidatuak gaur hasiko dira, uztailera arte

Mendia

Hilabetean bi ibilaldi antolatu ditu Donostiako Udalak, bat euskaraz eta bestea gazteleraz

goiatz labandibar

Gaur hasiko dira Artikutzan barrena udaberriko bisita gidatuak. Donostiako Udalak antolatu ditu, eta uztailera arte, hilean bi ibilalda izango dira: bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Izan ere, Artikutzako parke naturala ezagutzea mendi buelta baino gehiago izango da. Hala, Artikutzaren inguruko azalpenak emango dituzte adituek.

Lau orduko bisitak

Adituen artean, Asier Hilario geologoa eta Alvaro Aragon historialaria daude. Hilariok Artikutzako geologiari buruzko azalpenak emango ditu, eta Aragonek baso ustiapenaren historia azalduko du.

Bisitak lau ordukoak izango dira: 09:30ean hasiko dira Eskasen, eta 13:30ean bukatuko dira, toki berean.

Bost eta zortzi kilometro artean

Taldeak zortzi eta 30 lagun artekoak dira. Lau ibilaldi izango dira, luzera ezberdinekoak: motzena 5,2 kilometrokoa izango da, eta luzeena 8,3 kilometrokoa.

Hala ere, guztiak egiteko antzeko denbora kalkulatu dute gidariek, azalpen gehiago edo gutxiago jasoz.

Aldez aurreko izen-ematea

Bisita gidatuen informazio gehiago eskura daiteke www.donostia-artikutza.org helbidean.

Halaber, aldez aurretik eman behar da izena ibilaldietara joateko. Astelehenetik ostegunera deitu ahal izango da 690 720 264 telefonora.

 

bisita gidatuak



Gaur. Irumugarrietako buelta, euskaraz.

Martxoak 30. Irumugarrietako buelta, gazteleraz.

Apirilak 13. Ibilbide tematikoa, euskaraz.

Apirilak 27. Ibilbide tematikoa, gazteleraz.

Maiatzak 11. Urdallueko itzulia, euskaraz.

Maiatzak 25. Urdallueko itzulia, gazteleraz.

Ekainak 8. Ibilbide tematikoa, euskaraz.

Ekainak 22. Ibilbide tematikoa, gazteleraz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa