Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

ETAri disolba dadila eskatu dio Udalak

Politika

Ehunka lagun elkartu ziren atzo Herriko Plazan, Arrasateko atentatua gaitzesteko Udalak deituriko bilkuran

iban iza

Ehunka lagun elkarretaratu ziren atzo eguerdian Herriko Plazan, herenegungo Arrasateko atentatua salatzeko Errenteriako Udalak deituriko bilkuran. EAE-ANVk ez beste udal talde politiko guztiek parte hartu zuten protestan, Juan Carlos Merino alkatea buru zutela. Hain zuzen, ordu laurdeneko elkarretaratze ixila egin ondoren, alkateak berak Bozeramaileen Batzordeak adosturiko agiria irakurri zuen bildutakoen aurrean.

Kontzentrazioa baino lehenago bildu zen Bozeramaileen Batzordea, Isaias Carrasco Arrasateko PSE-EEko zinegotzi ohiaren heriotzaren aurkako adierazpena adosteko asmoz. Elkarretaratzean bezala, EAE-ANVk ez beste udal talde guztiek parte hartu zuten bileran, agiria aho batez onartuz.

Botoa emateko deia

Isaias Carrascoren senideei eta «oro har, euskal sozialista guztiei» elkartasuna agertu ondoren, ETAri disolba dadila eskatu dio agirian Udalak, «ziur gaudelako, eta haiek ere jakin badakitelako, ez dutela deus ere lortuko; samina eta tristura zabaltzea baino ez».

Era berean, «erahilketa honen alde edo kontra dagoen» argitzea eskatu dio ezker abertzaleari Udalak, «haien eskuak eta kontzientziak ere Isaiasen odolarekin zikinduta dauden» jakiteko. Izan ere, EAE-ANV ez beste udal talde politikoen esanetan, «ETAk eta hura sustengatzen dutenek, gaitzesten ez dutenek, nazkatuta gaituzte, nazka ematen digute, eta espero dugu Isaiasen hiltzaileak atxilotzea eta Justiziaren esku uztea».

Atzo onarturiko adierazpenean, halaber, alderdi politiko «demokratikoei» Udalak eskatu die «batasuna terrorismoaren kontra»; herritarrei, berriz, «elkartasun eta terrorismoaren kontrako deialdi oro» sustengatzea.

Gaurko hauteskundeetan botoa emateko deia ere egin du Errenteriako Udalak, «ETAri eta haren jarraitzaileei gizalege demokratikoaren bitartez erantzuteko».

Oiartzunen ere bai

EUDELen deiari jarraiki, Oiartzunen ere elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian. 40 bat lagun bildu ziren udaletxearen aurrean.

Oarsoaldeko Aralarrek ere gogor gaitzetsi du Isaias Carrascoren heriotza, ohar baten bidez, «gisa honetako hilketak guztiz deitoragarriak» zaizkiola azpimarratuz.

Batasunari «bide politikoen aldeko apustu irmoa egitea» eskatzearekin batera, gaur botoa ematera deitu du Aralarrek, «egiten den aukera politikoa edozein dela ere, heriotza honi euskal gizarteak eman diezaiokeen erantzunik onena» dela argudiatuta.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa