Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Arropa merkeago erosteko asmoz, ehunka lagun elkartu ziren atzo III. Stockaren Azokan; gaur ere azoka zabalik izango da, eta arropa «are merkeago» erosteko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek

Prezio onenaren bila

jon gonzalo

Londoneko Harrods edo Madrilgo El Corte Ingles merkataritza guneen antza hartu zuen atzo Errenteria-Oreretako Jose Luis Caso aretoak. Goizeko 11:00etan zabaldu zen III. Stockaren Azoka, eta ateak ireki bezain pronto jendez lepo bete zen. Arropa merkeago erosteko aukerak jende asko erakarri zuen, eta eskaintzarik onena aurkitzeko lehian ordu luzez aritu ziren.

Izan ere, arropa prezio onean aurkitzeko ez zen batere aukera txarra atzokoa. III. Stockaren Azokan parte hartu zuten 26 komertzioek %50eko beherapenak egin zituzten. Gaur, are merkegoak izango dira prezioak. Atzoko prezioak merketu egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Goizeko 11:00etatik gaueko 21:00ak arte izango da zabalik azoka.

Komertzianteak gustura

Jose Luis Caso aretoan elkartu ziren komertzianteak «gustura» azaldu ziren atzoko jende emanarekin. «Jende asko etorri da, eta arropa asko salduko dugula ematen du. Arropa oso prezio merkean jarri dugu, gure asmoa ahalik eta arropa gehien gainetik kentzea baita. Denboraldi berriarekin hasteko armarioa hustu behar dugu», adierazi zuen Pasaiako Boutique Argi dendako Mari Flor Cañok.

Jertseak, txaketak eta alkandorak prezio erdian saltzen hasi zen atzo Mari Flor Caño, baina orduak aurrera joan ahala %80ko eskaintzak egingo zituela onartu zuen: «Stockaren azokan parte hartzen dudan hirugarren urtea da aurtengoa, eta esperientziak esaten dit, orduak aurrera joan ahala, prezioak merketzea beste erremediorik ez dagoela».

Iritzi berekoa zen Oiartzungo Baobab dendako Miren dendaria: «Arropa asko kostutik behera saltzen dugu. Alegia, guk erosten duguna baino merkeago», azpimarratu zuen, beroki bat erakutsiz. «Beroki hau 50 eurotan saltzea erabaki dugu, eta merkealdien aurretik 150 euro balio zuen. Ez dugu etekinik aterako, baina guri interesatzen zaiguna arropa gainetik kentzea da».



Erosleak, maukaren bila

Stockaren Azokan arropa merkea erosteko aukera ona dute herritarrek, eta askok ez dute alferrik galtzen. «Iaz 10 euroko galtza batzuk erosi nituen. Oso ondo zeuden, eta oraindik ere janzten ditut. Ea aurten ere antzeko eskaintzarik aurkitzen dudan», azaldu zuen Lupe Cuñak.

Margarita Abaigarrek, berriz, ez zeukan oso garbi zer erosiko zuen, ideia zehatzik gabe joan zen azokara. «Galtza batzuk, beroki bat, komunerako alfonbra bat... Ez daukat oso garbi zer erosiko dudan, baina badakit zerbait eramango dudala. Oso prezio merkeak daude», onartu zuen.

Zozketa

Bi egunotan azoka bisitatzen duten herritarren artean zozketa egingo dute antolatzaileek . Oiartzungo termetarako bosna sarrerak zozkatuko dituzte. Hala, sarrera bakoitzarekin bi lagun joan ahal izango dira termetara, Oiartzungo Udalaren ekimenari esker.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa