Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Berdinketa baino gehiago merezi izan du Trintxerpek Aretxabaletaren kontra

Futbola

0-2 galtzen joan arren, markagailua bina berdintzea lortu zuten pasaitarrek partida bukatzear zela

j. gonzalo / U. etxebeste

Aretxabaletaren kontrako 2-2koarekin ez ziren konforme gelditu atzo Trintxerpeko jokalariak. Egia da bigarren zatiko 30. minutuan, Trintxerpe 0-2 galtzen zihoanean, inork gutxik sinisten zuela berdinketan, baina bi taldeek izandako gol aukerei begiratuz gero, Trintxerpek partida erraz irabazteko adina aukera garbi izan zituen.

Partida polita izan zen atzokoa Don Boscon. Lehen zatian bi taldeek gol aukerak izan zituzten, baina kanpokoek bakarrik lortu zuten baloia sareetara bidaltzea: 0-1ekoa 40. minutuan sartu zuen Aretxabaletak. Bigarren zatia hasi eta berehala, 0-2koa egin zuten kanpokoek.

Hortik aurrera, etxekoek joko zaparrada areagotu zuten, gol aukera oso-oso garbiak etengabe sortuz. Hala, bigarren zatiko 30. minutuan Angelek 1-2koa lortu zuen, eta Eneko Abregok 90. minutuan 2-2koa lortu zuen arte, ez ziren gelditu Joxan Beldarrainen mutilak.

Partidako golen bilakaera nola joan zen ikusita, Trintxerpe berdinketarekin pozik egoteko moduan dagoela pentsatuko du askok. Baina gol aukeren estatistikari begiratuz gero, Trintxerpetarrek erraz irabazi zuten. Futbolean, zoritxarrez, estatistika bakarrak balio du partida bukaeran: bakoitzak sartu dituen golena, alegia.

Beti Onaren berdinketa

Lehen Erregional Mailako Beti Onak, halaber, urrezko puntu bat lortu zuen atzo Tolosaren aurka. etxean. Tolosarrak sailkapenaren aurreko postuetan daude, eta talde ona dutela erakutsi zuten atzo Beraunen. Beti Ona izan zen, ordea,, aurrea hartu zuena, Fernandok 72. minutuan sarturiko golari esker. Baina Alfonso Jaurrietaren mutilek ezin izan zioten aldeari eutsi. Bukaerarako 10 minutu falta zirela Tolosak berdinketa lortu zuen, eta Beti Onak ez zuen beste gol bat sartzeko denborarik izan.

Banako berdinketarekin amaitu zen partida, eta bi taldeek ontzat eman zuten emaitza. Datorren astean Lizeo Santo Tomasen aurka jokatuko du Beti Onak.

Touring, Larrearen kontra

Gipuzkoako Futbol Federaziorako hautagaitza aurkeztu duten Juan Luis Larrearen kontra agertu dira Gipuzkoako 10 futbol talde; tartean, Touring. Larrearen hautagaitza babestu dutenen artean, Iñaki Badiola Realeko lehendakaria dago. Aldundiak, Realak eta Gipuzkoako futbol taldeek maila txikietako jokalariak zaintzeko sinatutako hitzarmena «kolokan jartzea» egotzi diote Larrearen hautagaitzari Touringek eta beste bederatzi taldeek, «Gipuzkoako Federazioko hauteskundeetara aurkeztuko den beste hautagaitzari oztopo handiak jarriz». Hautagaitza hori Gipuzkoako hainbat futbol taldek bultzatu dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa