
Elorsoron giharketa gela eta makina berriak jarri dituzte
Zerbitzuak
Lehenengo giharketa gela ere mantendu dute; orain, makina berriak eta gehiago jarri dituzte
goiAtz labandibar
Lehengo astetik, giharketa gela berria eta makina gehiago daude Elorsoro kiroldegian. Lehengo giharketa gela ere mantendu dute, beraz, orain bi areto daude prestatuta gisa honetako kirola egiteko.
Lehen aerobic-eko gela zena, muskulazio gela zaharraren solairu berean, moldatu dute ariketa kardiobaskularrak egiteko.
Korrika eta step makinak, 15 bizikleta berri, «erosoagoak helduentzako», bi arraun ergonomiko, zinta bat eta ariketa ezberdinak egitea ahalbidetzen duen bi makina berri jarri dituzte, besteak beste.
«Ameriketatik datorren makinak dira berri hauek eta adituek esan dutenez, tirada handia ekarriko dute», azaldu du Josetxo Jauregialzo Elorsoro kiroldegiko arduradunak.
Erabiltzaileek, «harrera ona»
Giharketa gelako berrikuntzak OKISAk datozen hamar urterako egin duen planaren barruan kokatzen dira. «Giharketa gelari bultzada eman behar geniola ikusten genuen, bazkideek mimoak merezi dituztelako», esan du Jauregialzok.
Oraingoz, jendearen harrera «ona» izan dela diote Elorsoroko arduradunek. «Dagoeneko giharketa gelako makinek erabiltzaile asko dituzte», kontatu du Jauregialzok, «esan digute asko nabaritzen dela toki gehiago dagoela, beste lasaitasun batekin egin daitekeela kirola».
Makinak ekarri aurretik, OKISAko Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko (SHEE) adituekin probatu zituzten, «onak zirela baieztatzeko eta lesiorik ez dutela eragingo ziurtatzeko».
Aerobic aretoa ere, berria
Aerobic-eko areto berria ere prestatu dute aldaketen ondorioz, beheko solairuan.
Orain, monitoreekin egiten diren gimnasia guztiak solairu berean kokatu dituzte.
«Aerobic-eko gela berrian ere hobekuntzak jarri ditugu: aire egokitua eta lur berria, esaterako».
Bi giharketa gelen artean dagoen frontoi txikiak ez du aldaketarik izango.
Berrikuntza gehiago, bidean
Bestelako aldaketak ere dagoeneko bidean daude Elorsoron. Bateko, eremu termoludikoaren erabilera «dinamizatzeko» bazkideei abantailak eskaintzen ari dira.
Hurrena, termen erabiltzaileei txartel biometrikoa egitea izango da. Honekin, eremu termoludikora sartzen direnean euren hatz marken bidez sartuko dira.
Besteko, padel pista eraikitzeko proiektua ere martxan dago. Eguzki plakak dauden eremua egingo dute, eta arkitektoak dagoeneko aztertzen ari dira nola egin daitekeen.
Eguzki plakak altuago jarriko dituzte, eta gainera, pista estalia izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.