Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

5.000 lagunek bisitatu dute asteburuan Stockaren Azoka

Merkataritza

Antolatzaileak «oso pozik» azaldu dira salmentekin eta azokak izandako erantzunarekin

jon gonzalo

III. Stockaren Azokako antolatzaileak «oso pozik» azaldu dira ekimenak izan duen erantzunarekin. 5.000 lagunek bisitatu dute asteburuan azoka, eta «aintzat hartzeko moduko kopurua» dela azpimarratu dute antolatzaileek. «Lehen bi urteetan jende gehixeago etorri zen, baina kopurua jaistea normala da. Egia esan, hasierako boom hori jaistea espero genuen, ez baitzen normala hainbeste jende etortzea. Horregatik, oso pozik gaude bildutako jendetzarekin. Eskualdeko ekitaldi gutxitan elkartzen dira 5.000 lagun», azaldu du Izaskun Calvo Errenkoalde Mertataritza Elkarteko kideak.

Azokan bildutako jende kopurua handia izan da, eta salmentak ere tamaina berekoak: «Azokan parte hartu duten merkatari guztiak gustura gelditu dira. Halaxe esan digute, behintzat. Jendea arropa begiratzera bakarrik sartuko ote zen beldurra genuen, baina ez da halakorik gertatu. Azokara joan den jende gehientsuenak erosi du zerbait».



Jose Luis Caso aretoan, gustura

Aurtengo azokaren berrikuntza bat kokalekua izan da. Estraineko aldiz egin dute azoka Jose Luis Caso aretoan, eta antolatzaileak «gustura» gelditu dira. Calvoren esanetan, «azoka egiteko leku aproposa da, erosoa eta handia».

Nolanahi ere, hotzarekin arazoak izan dituzte. «Aretoan ez dago berogailurik eta hotz handia pasatu dugu. Ea datorren urterako berogailua jartzen diguten!», eskatu du Calvok.



Zozketaren emaitzak

Stockaren Azokara joan ziren herritarren artean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian dauden termetarako hamar sarrera zozkatu zituzten antolatzaileek. Irabazleen zerrenda honako hau da: Rosa Barrio (Herrera); Sonia (Errenteria-Orereta);Yolanda (Errenteria-Orereta); Esperanza Lizarraga (Errenteria-Orereta); Victor Calvo (Pasai Antxo); Samuel Lazaro (Pasai Donibane); Rosi (Errenteria-Orereta); Garikoitz Barandiaran (Errenteria-Orereta); Monica Ruiz (Donostia); Leyre Entenza (Errenteria-Orereta).

Zozketako irabazleek Errenkoalde Merkataritza Elkarteko 943 514 553 edo 943 510 189 telefonoetara deitu behar dute sarrerak jasotzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa