Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Hirutan zatitu eta erregaia botatzen hasi da 'Maro'

Itsasoa

Haizeteak eta itsasoaren egoerak ezinezkoa egin dute erregaia ontzitik ateratzeko saiakera

olatz mitxelena

Maro ontzia puskatu da. Jaizkibelen ontziari begira ari ziren lekukoek OARSOALDEKO HARSOALDEKOri aditzera eman diotenez, hirutan zatitu da: txopa batetik eta gainontzeko 70 metro inguru, bestetik. Txopa harkaitzen kontra dago, eta beste zatia haizeak eta olatuek nahi bezala mugitzen dutela ikus ahal izan dute lekukoek.

Itsasoaren egoera kaskarrak ez zien lekukoei ahalbidetzen ontziaren inguruan orbanik zegoen ala ez ikustea, baina pentsatzekoa da ontziak barruan zituen 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio itsasora isuri direla. Inguruko arrantzaleek azken egunotan olio orban handiak begiztatu dituztela jakin ahal izan du OARSOALDEko HARSOALDEk.

18:30ak aurretik puskatu zen ontzia, jende ugari hari begira ari zela. Iluntzean Gurutzeko Gorriko teknikariak han ziren, egoera aztertzen.

Ontzia ez ukutzeko agindua

Istripua gertatu eta hurrengo egunean, itsasgoraren zain egon ziren itsas salbamendukoek, ontzia porturatu nahian. Azkenean, baina, ez zuten lortu. Badirudi baina, herenegun, Madrildik iritsi zela ontzia ez ukitzeko agindua.

Ontzia ukitu gabe, barruan zuen erregaia hustutzeko ahaleginean ritu dira azken bi egunetan. Eguraldiak, baina, ez du halakorik egitea baimendu, haize ufada bortitzak eta itsaso zakarra ibili delako Jaizkibel inguruan.

Eguraldi iragarpenak, bestalde, ez dira oraindik onak. Goizera arte kostaldean mendebaleko haize zakarra ibiliko dela diote iragarpenek, gerora nabarmen ahulduko den arren. Itsasoan, mendebaldeko haizea 4-5eko indarrarekin ibiliko da gaur, 6ko tarteren batekin. Horrek itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin. Sei metrotik gorako olatuak altxatuko ditu haizeak, egunean zehar horien altuera gutxitzen joango den arren.

Ikusi behar horiek guztiak nola eragingo dioten gaur egin beharreko lanei.

Ostegunetik olatuekin dantzan

Baionatik Pasaiara zihoala jo zituen Maro ontziak Jaizkibelgo itsaslabarrak, ostegun gauean. Ostiralean, eskifaia erreskatatu zuten, onik, helikoptero baten laguntzaz. Kapitainak ontzian geratzea erabaki zuen, baina larunbatean atera zuten handik itsas salbamendukoek.

Pasaiako Portuko Itsas Kapitaintzak espedientea zabaldu du istripua zerk eragin duen argitzeko. Hasiera batean itsasoko egoerak eragin zuela zabaldu zuen, eta ontziak izandako matxura bat izan zela jakinarazi zuten ondotik.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa