Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Zabortegiko hondakinak Lapatx, Urteta eta Sasietara eramaten hasiko dira

Hiri hondakinen kudeaketa

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoak hartu du erabakia

l. muguruza

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoak jakitera eman du Donostialdean sortzen diren hondakinak modu mailakatuan Lapatx (Azpeitia), Urteta (Zarautz) eta Sasieta (Beasain) zabortegietara eramaten hasiko dela.

Karlos Oramazabalek, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoko zuzendariak, San Markoko zabortegiko zuzendaritzari hondakinak eramango dituzten kamioien egutegia eta zabortegi bakoitzak jasoko duen hondakinen nondik norakoa adierazi dio.

Aipatutako egutegian San Marko zabortegiko zuzendaritzari hondakinak garraiatzeko hasierako plana jakinarazi dio Ormazabalek.

Era berean, zabortegi bakoitzera hondakinak daramatzan kamioiak, eta horiek zaborra utziko duten ordutegia ere zehaztu du Gipuzkoako Hiri Hondakinen Partzuergoak.

Ekarpenen Hitzarmena

San Markoseko Mankomunitateak pasa den otsailaren 12an Gipuzkoako Hiri Hondakinen Ekarpenen Hitzarmena onartu zuen. Erabaki horren ondoren onartu zuten Lapatx, Urteta eta Sasieta zabortegiek Donostialdeko hondakinak era mailakatuan jasotzea.

Aipatutako hitzarmena Urola Erdiko, Urola Kostako eta Sasietako Mankomunitateei ere eman zaiela adierazi du Ormazabalek, horrela mankomunitate horiek zein hondakin jasoko duten, zein egunetan eta zein ordutan jakin ahalko dute, «lanerako segurtasuna bermatuz».

Ordutegiak alda daitezke

Ormazabalek ohartarazi du San Markoko zabortegiko zuzendaritzari igorritako egutegiko ordutegiak, egunak eta hondakin kopuruak alda daitezkeela. Ormazabalek dio, arazoren bat sor daitekeela hondakinak jasotzen dituzten zabortegietan, edo bestelako kausa batengatik, eta hori gertatuko balitz, hondakinak jasotzeko prozesua moteldu daitekeela. Hala ere, horrelako egoerarik gertatuko balitz, Hiri Hondakinen Partzuergoak zehaztutako irizpide berriak jarriko lituzkete martxan.

Diru ekarpena egingo du San Markoseko Mankomunitateak

Gipuzkoako beste hiru zabortegietara hondakinak eramateko Ekarpenen Hitzarmena sinatzeko erabakitako baldintza San Markoseko Mankomunitateak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Mankomunitateari diru ekarpena egitea izan zen.

Horrez gain, San Markoseko Mankomunitateko zuzendaritza aldaketak, aurreko legegintzaldian onartutakoarekin konparatuz gero, aldaketa bat ekarri zuen: errausketaren aukera deuseztatu zuen.

Aurreko legegintzaldian Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Plana onartu zuten San Markoseko Mankomunitatean zeuden ordezkariek. Pasa den urteko maiatzeko foru eta udal hauteskundeen ondoren, ordea, Makomunitateko ordezkariak aldatu egin ziren: EAE-ANValderdiko eta EB-Berdeetako hautetsiek gehiengoa lortu zuten zuzendaritzan, eta horiek errausketaren aukera alboratu zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa