
Amalatzek antolatutako 'Emakumea zineman' zikloa gaur hasiko da
Kultura
'Caramel' filmarekin zabalduko dute gaur zinema zikloa; datozen asteetan beste bost film emango dituzte
jon gonzalo
Amalatzek antolatutako Emakumea zineman zikloaren laugarren aldia hasiko da gaur. Lau film eta bi dokumental ikusteko aukera izango da aurtengoan, gaur hasi eta apirilaren 10era bitartean. Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira emanaldi guztiak. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, eta sarrerrak bi euroko balioko du.
Libanon grabaturiko Caramel filmak zabalduko du gaur zikloa. Nadine Labakik zuzendutako film honek arrakasta handia lortu du nazioartean. Beiruteko ileapaindegi batean elkartzen diren bost emakumeren istorioa kontatzen du filmak. Gizonari, sexuari eta amatasunari buruz hitz egiten dute emakumeek, inongo oztoporik eta aurreiritzirik gabe. Zalantzarik gabe, ikusteko moduko filma da.
Hilaren 27an, berriz, 13 rosas film espainiarra emango dute. Emilio Martinez Lazarok zuzendutako film honek Espainiako gerra zibilean heriotz zigorrera zigortutako emakume batzuen istoria kontatzen du. Iaz estreinatu zen filma Espainiako eta Hego Euskal Herriko zinemetan, eta ikusle aldetik erantzun bikaina izan zuen.
Apirilaren 3an, Britainia Handian egindako Copying Beethoven filma emango dute. Beethovenekin ikasi nahi zuen emakumezko pianista baten bizitzaren inguruko filma da, eta Agnieszka Hollandek zuzendu du.
Apirilaren 7an, Helena Taberna zuzendari nafarraren Extranjeras dokumentala ikus ahal izango da. Dokumental honek auzo txiro batean bizi diren emakumeen bizitzari buruz gogoeta egiteko gonbitea egiten digu.
Apirilaren 10ean, Irina Palm film ezaguna emango dute. Europako hainbat herrialderen artean egindako kooprodukzio honek (Belgika, Alemania, Frantzia eta Britainia Handia) klub erotiko batean lanean hasten den emakume baten istorioa kontatzen du. Sam Garbarski da filmaren zuzendaria.
Apirilaren 22an, azkenik, Mujeres inmigrantes: historia de vida dokumentala ikus ahal izango da. Euskal Herrian bizi diren Boliviako emakumeen bizitza kontatzen du dokumental honek. Amalatzekin batera Garaipen Kolektiboak antolatu du emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.
filmeen zerrenda
'Errenteriako emakumeak' ikuskizuna, bihar
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.