
Elizalde Institutuko DBH 1. eta 3. mailako ikasleak sexu generoen banaketaren inguruko hausnarketa egiten ari dira egun hauetan, jolas eta teoria bidez.
Denon artean egin beharrak
goiAtz labandibar
Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, oraindik ere, maila askotan ikusten dira: etxean, gizartean, lantegietan, telebistan... Benetazko berdintasunera heltzeko, hezkuntzak garrantzia berezia du. Geroz eta gazteagoengan lanketa egiten hasiz gero, parekideagoa izango da etorkizuna.
Horregatik, aste honetan ginkana ez-sexista batean parte hartzen ari dira Elizalde Institutuko DBH 1. eta 3. mailako bost ikasgela, guztira, 115 ikasle.
Herenegun hasi ziren lanketa egiten, ikasgeletan. Saio teorikoa izan zuten orduan, Clara Wolfram Udaleko Berdintasun teknikariarekin. Atzo eta gaur, Madalensoro pilotalekura mugitu dira, ginkana egiteko.
Talde bakoitzak ordubete inguruko saioak egin ditu, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik. «Gaia modu ludikoan lantzeko aukera da», azaldu du Wolframek.
Jolasa eta hausnarketa
Urtxintxak azaltzen duen moduan, «ginkanan gainditu beharreko frogak emakume eta gizonen ohiko rolak dira». Ume-umetatik barneratzen diren sexuaren araberako estereotipoak landuz, «generoaren inguruko hausnarketa» egitera bultzatuko dituzte ikasleak.
Saioen ondoren, hausnarketarako tartea hartuko dute ikasle hauek guztiek, berriro ere ikasgeletan.
Izan ere, Udala izan da egitasmoa bultzatu duena, berdintasuna lantzeko. Aurrerantzean ere, herriko bi ikastetxeekin lanketa egiten jarraitzeko asmoa du Udalak.
«Orain arte ez da landu gaia ikastetxeetan, eta hutsune hori betetzeko asmoa dugu».
Ariketak, hirunaka
Atzo, DBH 3. mailako ikasleek aritu ziren ginkanan jolasean. Hirukotetan banatu zituzten eta bost minutu izan zituen talde bakoitzak froga pasatzeko.
Arropa zintzilikatzen, lanpara bat konpontzen, josten, errazten, sukaldean, arropa lisatzen, haurrak zaintzen... aritu ziren gaztetxoak.
Egia esan, gogotik saiatu ziren. Ez dakigu etxean ere aritzen direlako, edo gelakideei frogak irabazteko egin ote zuten. Baina merezi izan bazuen, ez da gutxi.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Hitzaldia
zer gertatzen ari da Grezian?: zine txiroa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2009-01-08
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.