Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Udaltzaingoaren egoitza berria inauguratu dute Masti-Loidi industrialdean

Zerbitzuak

Udaltzainez gain, Babes Zibileko langileek ere erabiliko dute 2.900 metro koadroko egoitza berria

jon gonzalo

Udaltzaingoaren egoitza berria inauguratu zuten atzo goizean, Masti-Loidi industria gunean. Juan Carlos Merino alkatea izan zen inaugurazioko plaka erakustearen arduraduna. Merinok azaldu zuenez, «Udaltzaingoaren egoitza berria punta-puntakoa da, eraikin modernoek dituzten ezaugarri guztiak ditu».

Merino alkateaz gain, Udalbatza osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek hartu zuten parte atzoko inaugurazioan, baita Udaltzaingoaren arduradunek ere.

Egoitzaren ezaugarriak

Udaltzaingoaren egoitza berria Elecnor enpresako Jose Ignacio Iturbe arkitektoak egin du, eta 2.387.000 euroko aurrekontua izan du. 20 hilabete behar izan dituzte egoitza eraikitzeko eta atontzeko.

Udaltzainek Babes Zibileko langileekin konpartituko dute egoitza, baina espazio faltarik ez dute izango: 2.963 metro koadro ditu eraikinak.

Eraikinaren beste ezaugarri batzuk honako hauek dira: energia aurrezteko eguzki plakak, sorgailu elektrikoa, telebista zirkuitu itxia eta ateak irekitzeko txartel magnetikoak.

Hiru solairu

Udaltzaingoaren egoitza berriak hiru solairu ditu, eta solairu bakoitzak erabilpen «zehatza». «Eraikina ahalik eta hoberen antolatzen saiatu gara. Hartara, lanean hobeto koordinatu ahal izango gara», azpimarratu zuen udaltzainen buruak atzoko aurkezpenean.

Lehen solairuan, administrazio zerbitzua, herritarrentzako arreta zerbitzua, bide hezkuntza departamentua eta babes zibileko teknikariaren bulegoa jarri dituzte.

Bigarren solairuan, bulegoak, komunikazio zentroa, formakuntza gela, emergentzietarako gela, garajeak eta materiala gordetzeko gelak egin dituzte. Hirugarren eta azken solairuan, berriz, gimnasioa eta tiro galeria.

Behin betiko egoitza

Errenteria-Oreretako udaltzainek egoitza asko izan dituzte azken urteotan: udaletxean, Maria de Lezo kalean, Gecotorren... Masti-Loidiko egoitza berria, ordea, behin betiko egoitza izango dela azpimarratu zuen Juan Carlos Merino alkateak: «Udaltzainen egoera ez da oso erraza izan azken urteotan. Batetik bestera mugitu ditugu, eta ez dute behar bezalako egoitzarik izan. Egoitza berriak, ordea, lanerako behar dituzten baldintza guztiak betetzen ditu. Hartara, herritarrei ematen dieten zerbitzuaren kalitatea handitu ahal izango dute».

 

Jasotako erantzunak:

1

Xabi | 2008-03-14

Udaltzaingoak orain arte egon diren lekuan sekulako hutsunea gelditu da. Badirudi inorri etzaiola okurritu leku aproposa dela Oreretako aparkaleku arazoa modu batean behintzat ekiditen saiatzeko...

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa saioa
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-08

deialdiak

Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa